
Bihar (larunbata) Antxoko II. Kinto Jaia egingo da barrutian. Aurtengoak 30 belaunaldi eta 1.080 pertsona bilduko ditu egun osoz. Antxotarrak egunaren zain daude.

Gaur (ostirala) Bahia de Pasaia Rock Jaialdiaren lehen ekitaldia jasoko du barrutiak, 18:00etatik aurrera. Bost talde arduratuko dira Biteri plazako dezibelioak igotzeaz.

Abaraxkak eta udalak antolatutako hitzordua 11:00etan izango da. Gaur, baina, 'Hartzi' ipuina kontatuko dute zenbait hizkuntzatan.

Aurtengoa laugarren ekitaldia izango du AlabEERga festek. Dastatzeko garagardoen artean sei berri izango dira.

Duela bi urte hasi zuen bidea The Jubi Brothers taldeak Gaizka Mendibe, Patxi Hoyos, eta Carlos Zubiria hirukoaren eskutik. Kalea aukeratu dute pasio duten musika jotzeko.

Antzerki Ametsetan antzerki talde amateurren jardunaldiak izango dira herrian asteburuan. Errenteria-Oreretatik, Antxotik eta Lesakatik hiru proposamen iritsiko dira Lezora.

Gaur (osteguna) 17:00ak aldera sutea izan da Errenteria-Oreretako Nafarroa etorbideko etxebizitza batean. Sutearen berri inguruan ziren herritarrek eman diete larrialdi zerbitzuei.

Aizpea Otaegik gaur jakinarazi du ez dela 2027ko udal hauteskundeetan hautagai izango.

Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Lezoko Oroimenaren Plaza aurkezteko ekitaldiak egingo dituzte hilaren 24an (larunbata).

Ekuatorea pasa dute Luis Goya zinema ekoizle eta zuzendariaren obra eta figura goresteko Lezon egiten ari diren jardunaldiek, 'Luis Goyaren ondarea' jardunaldiek, alegia.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Bizihabiren bidez, adinekoek eta gazteek etxebizitza partekatzen dute. Programaren nondik-norakoak azaltzeko, hitzaldia egingo da hilaren 21ean Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Pasaiako Udala 12 cm erakusketaren 31. ekitaldia prestatzen ari da, eta hilaren 30a da izena emateko azken eguna.

Herriko talde, konpartsa eta interesa izan dezaketen norbanakoak deitu dituzte parte hartzera.

Laguntza zerbitzu hori astelehenetik ostiralera eskainiko dute, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara PSE-EEren egoitzan.

Aurten, Zumaiako Brewery Land garagardo egilea izango da Txintxarri elkartean.

2027ko ordenantza fiskaletan, besteak beste, tasa turistikoa sortu eta portuko azpiegiturei tasa maximoa aplikatuko zaie.

Maitane Ormazabal psikologoak azalduko du pantailen eta sare sozialen erabilerak eragin zuzena duela haur eta nerabeen ongizate emozionalean, autoestimuan eta harremanetan.

Fanderiako Errotak ateak zabalduko ditu barrutik ezagutzeko asteburuan.

Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek jasoko dute egun bateko tailerra, hilaren 19tik 29ra bitartean.