Erakusketak

Ostiralean, final bat Txerrimuñon

IV. Muxikatuaren finala jasoko du hilaren 20an (ostirala) herriguneko baserriak, 22:00etatik aurrera.

Itsaspeko zineman sakonduko da Pasaia

Abenduaren 2tik 16ra Nazioarteko Itsaspeko Zinearen bosgarren edizioa egingo da. Hiru proiekzio eta itsaspeko argazkien erakusketa bat jasoko ditu Donibaneko kulturguneak.

Ainara Gurrutxagak Emakumezko Aktore Onenaren Besarkada Saria irabazi du

'Itzulera' lanarekin irabazi du antzerki interpretazio onenaren saria Gurrutxagak.

Lezoko kanala zabaltzeko 23 milioiko inbertsioa egingo du portuak

Nabigagarritasuna hobetzeko lanen proiektuaren idazketa lizitaziora atera du Pasaiako Portu Agintaritzak. Kanalaren sakonera eta zabalera handituko dira.

Touringeko Gabonetako loterian iruzur saiakera

99.623 zenbakiko Gabonetako loteriari dagozkion 1.129tik 1.140ra bitarteko partaidetza guziak baliogabetu ditu. Gertaera salatu du ertzain etxean.

Aldundia Lezon bildu da

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.

Euskarazko eduki digitalen gaineko hausnarketa UEUren eskutik, Torrekuan

Jardunaldia hilaren 27an izango da, ostiralarekin euskarazko edukiak eta desinformazioa ardatzen gainean.

Kolonbiako gatazka soziopolitikoa, Gaztañoko auzo lokalean

Ostiralean topaketa egingo dute Jorge Adolfo Frytter Romero AJAFR antolatuta Kolonbiako gatazka soziopolitikoa eta erbesteaz aritzeko.

Txapelik gabe, baina bikain jokatuta

Trinketeko Larruzko Pilotako Txapelketan 40-10 galdu dute EPLEko Telmo Astrain eta Yorelek.

Landarbaso abesbatzaren doinuak Donibanen

Errenteria-Oreretako abesbatzak kontzertua egingo du abenduaren 18an San Joan Bataiatzailearen parrokian, 20:00etan.

'Errumaniako Karpatoetara' Urdabururen eskutik

Urdaburu Mendizale elkarteko kide Juanmi Astiz, Iñaki Legorburu eta JJE. agirre Karrikiriren argazkiak dira emanaldian erakutsiko dituzten argazkiak.

Ez dute proiektu makroeolikorik nahi

Bianditz-Domiko bizirik! herri plataformak deituta, bizikleta martxa egin dute Oiartzundik Oreretara proiektu makroeolikorik ez dutela nahi aldarrikatzeko.

Bidegorri sare segurua lortzeko proposamena egin du Eguzkik

Lezoko bidegorri sarearen zati batek Jaizkibel hiribideko errepidea gurutzatzen du, zehazki Bekoerrota kiroldegiko semaforotik Altamirarako zatian.

Kale-argia bota, eta segi aurrera

Ostiral gauean kamioi batek Auñamendi kaleko kale-argi edo farola bat bota zuen. Ihesean joan zen gidaria.

Podemosen Errenteriako egoitzari eraso egin diote

Maria Lezo kalean duen lokaleko erakusleihoan den Irene Monteroren irudiari aurpegia koloretako espraiarekin ezabatu, eta 'asko' idatzi dute.

Parke kalean urbanizazio lanak hasiko ditu udalak

Lau hilabete iraungo dutela aurreikusi du, bi fasetan banatuta, eta 404.528,36 euroko aurrekontua bideratuko du horietara.

EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du astelehenean Arizmendienean

Aizpea Otaegi eta Maddalen Iriartek hitzaldia emango dute hilaren 16an. Gaur, berriz, kartelak itsatsiko dituzte hauteskunde kanpainari hasiera emateko.

Andonaegi parkean lanak hasiko dituzte astelehenean

Trintxerpeko parkean oinezkoentzako hainbat bide konponduko dituzte. Lanek hamar eguneko iraupena izatea aurreikusi dute.

Gabonetan, eskubaloiaz gozatzeko aukera

Ereintzak eta Munttarpek Gabonetako Eskubaloi Kanpusa antolatu dute, 2013 eta 2018 urteen artean jaiotako gazteei begirakoa. Abenduaren 1a da izena emateko azken eguna.

Gehiago