Erakusketak

Altzate igerilekuko leihoetan, pegatinak

Txoriek bertako leihoetako kristalen kontra jo ez daitezen jarri dira eranskailuak. Bederatzi leihotan jarri dituzte.

Perretxiko jasangarrien ikerketan parte hartzera deitu dute

Udalak, Aranzadik eta Aiako Harriko Parke Naturalak antolatu dute bilera irekia. Hilaren 15ean izango da (asteazkena), 16:00etan, Xenpelar Aretoan.

Mendialdeko landa lursailak erosteko kanpaina jarri du martxan udalak

Sailen bat saldu nahi luketen lur jabeek abuztuaren 5a baino lehen aurkeztu behar dituzte euren eskaintzak egoitza elektronikoan edo HAZen.

Isuna udalari, erabat erabilezin eta arriskutsu zen Fanderiako igerilekuko estalkia aldatzeagatik

Estalki mugikor zaharrak langileen eta erabiltzaileen artean segurtasun arazoak sor zitzakeelako finko batengatik aldatu zuen udalak. Uraren Euskal Agentziak jarri dio isuna udalari, 37.500 eurokoa.

Madalenen aurreko 35. kontzertua sorpresaz beteta izango da

Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatuta, Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du hilaren 14an Madalenaren basilikan, 20:30ean.

Beste uda batez, trenik ez

Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria eman die

2025eko errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean zozketa egin dute eskualdeko udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez.

Auzotarren harremanak estutzeko, kartak

Berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonak akonpainatzeko eta bakardade ez hautatuari aurre egiteko asmoz jaio zen Zaintzadi, eta, besteak beste, karta saioak egiten dituzte.

Pantxoa eta Peio, aurtengo madalenen aurreko txistulari kontzertuko gonbidatuak

Hilaren 20an, astelehenarekin izango da emanaldia Zumardian 19:30ean hasita, eta Pantxoa eta Peiorekin batera bakarlari gonbidatu berezia ere izango da aurten, Ekain Cachenaut uztariztarra.

AGENDA

Asteburuan, Oarsoaldean zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

AP-8ko 11. irteera itxiko dute Oiartzunen Bilboko norabidean

Lanak egin behar dituztela eta, gaur 22:00etan hasita 11. irteera itxiko dute. Mozketa gutxi gora behera 04:00ak arte izatea aurreikusi dute.

Mutxikoen ikasturteko azkena, larunbatean

Ikasturteko azken herri dantzaldia Santiago plazan egingo da, 12:00etatik aurrera. Udan atsedena hartu ondoren, irailean itzuliko dira mutxikoak.

Bueltan da Antxoko Zinema Kalean

'Maspalomas' da Bokaleko Gazte Elkarguneak proiektatuko duten lehen filma. Saioa bihar izango da, 21:30ean, Ibaiondon.

Trafiko aldaketak sanpedroengatik

Hilaren 26tik 30era bitartean San Pedro Jaiak ospatuko dira barruti morean, eta jarduerek trafiko aldaketak ekarriko dituzte herrira.

De Cyne Reyna, zabalik berriro

Bihar irekiera ekitaldia egingo dute eta larunbaterako txaranga eta arratsaldepasa antolatu dituzte.

Etxebizitza hutsen azterlana bere proposamena izan zela eta berandu datorrela dio PSE-EEk

Positiboa, baina "urria", hala definitu du azalduta ez duela uste udalerriak bizi duen bizitegi larrialdiari erantzuteko nahikoa izango denik bertan bildutako jarduera sorta.

Portua eskualdatzea eta Oarsoalderako estrategikoak diren trenbide azpiegiturak aldarrikatu ditu EAJk

Aitor Esteban EAJko EBBko presidenteak lan jardunaldi bat egin zuen atzo Pasaiako portuan, eta Izaskun Goñi presidentearekin bildu zen bertan.

Suziria, traka eta pintxo potea festei hasiera emateko

Gaur 18:30ean botako dituzte suziria eta traka. Astelehenean piztuko dute beroagatik atzeratutako San Joan sua.

Treberaren 'Ziaboga', San Fermin parrokian

Uztailaren 1ean, 20:00etan eta San Fermin parrokian, 'Ziaboga' ikuskizuna jendartera zabalduko dute. Doan da sarrera.

Gehiago