
Intxixu jatetxeko Gurutze eta Koldo izan dira aurtengo omenduak, herriari egindako ekarpenarengatik.

Agerralda egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako auzo elkarteek Topoaren lurperatzea eskatzeko.

Nazka eta amorrua gainezka atera dira kalera Oreretako Mugimendu Feministak, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Bertsozale Elkarteak deituta dozenaka eta dozenaka lagun Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako sexu eraso, jazarpen eta eraso matxistak salatzera.

Iruñeko mobilizazioa euskararen pizkunde berrirako beste txinparta bat izango da, eta hura piztuta mantentzeko martxarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, "minorizazioaren eta oldarraldiaren aurrean euskaraz bizitzeko behar ditugun baldintzak aldarrikatzera".

Indarkeria matxistan aditua den eta beste jazarpen kasu batzuetan esku hartu izan duen profesional batek gidatuko du.

Errege Kopako play-offetako finalerdietako partida jokatuko dute arrosek eta zuri-gorriek, 17:00etan. Partidaren aurretik, Antxok omenaldia egingo dio Mauro Aierza jokalariari.

Pasaiako Udalaren eta portu agintaritzaren arteko gatazkak aurrera darrai. Bi erakundeek epaia beren aldekoa dela adierazi dute.

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak zenbait kontzertu eman ditu Kolonbian eta Mexikon. Bizitako esperientzia partekatu du HITZArekin.

Azken lana sorterrian aurkeztuko du etzi Mikel Markez euskal kantautoreak. Disko berriarekin aspaldian buruan zebilkion bertsolaritzaren gaineko monografikoa egiteko asmoa bete du sortzaileak.

Lehen Maila Nazionalera igoera lortu ez arren, Gironako esperientzia "bizia, gogorra eta aberasgarria" izan dela adierazi du klubak.

Bidasoko eta Oarsoaldeko arte eszenikoen gida egin du OARSO BIDASOKO HITZA-k: Plazara Plazatik. Bertakoak izan eta euskarazko eskaintza duten sortzaileen topagunea hedabidearen webguneetan ikus daiteke.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Hondarribian bizi ziren lau emakume sorginkeriaz akusatu eta kartzelatu zituztela jorratuko du lanak; tartean, Maria de Illarra oiartzuarra.

Baxoa azterketak euskaraz pasatzearen aldeko sostengu mozioa zen bata. Bestea, foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren gainekoa.

Gizonen Gorengo Mailako taldeak jaitsiera ekiditeko kanporaketaren joaneko partida jokatuko du Arrasaten.

Hogei urte dituzten proiektu "estrategikoak" ez dituela egin salatu dute sozialistek eta ekiteko ezintasuna egotzi gobernu taldeari.

Luis Mari Moreno Urretabizkaia izango da aurtengo madalenetako omendua.

EH Bilduk Hezkuntza Saila Urmendiko kide izateko aukera egon dadin oinarri juridikoa lantzeko eskatu du. EH Bildu izan ezik, gainerako alderdiek kontra bozkatu dute.

Gaurtik igandera bitartean Meipiko jaiak egingo dira, eta ospakizunek eragina izango dute Donibaneko trafikoan.

Aurten 50 urteko elkarbizitza ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo die udalak azken urteetan bezala uztailaren 23an.