Lezokoak elkarteak 400dik gora lezoar bilduko ditu bihar Karlos Saldise plazan. Paella erraldoiaren bueltan, herriko establezimenduetan erosketak egiten dituztenei aitortza egin nahi diete.
Tamaina eta tankera guztietako dozenaka itsasontzik hasiera eman diote gaur hirugarren Pasaia Itsas Festibalari. Ontzien baimenarekin, batelerak eta Txile izango dira protagonista handiak igandera bitarte.
Bihar goizean bilera egingo dute herri eragileen ordezkaritza batek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako sailarekin.
Musika emanaldien berri zabaldu du sare sozialen bidez Gaztañoko jai batzordeak.
Adinaren araberako hiru taldetan banatuta, zahartzaroaren gaineko gogoeta egin dute lezoarrek egitasmoaren barruan.
Igerilekuko estalkia aldatu eta berritzeko lanak amaituta astelehenean, hilak 13, zabalduko ditu ateak berriro.
Gernika-Palestina iniziatibak deialdia egin du hilaren 11rako. Gazako egoera salatzera aterako dira berriro.
20:00etan izango da emanaldia; sarrera doakoa da.
Astelehen gauetik astearte goizera bitartean itxita egongo da GI-3632 errepidea. Alternatiben berri eman du aldundiak.
Gernika Palestina herri iniziatibaren deialdiarekin bat egin dute Lezon. Elkarretaratzea 12:30ean izango da, udaletxearen aurrean.
Larunbat eguerdian elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan.
Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan posta bidez bozkatzen laguntzeko zerbitzua abiatu du Pasaiako PSE-EEk. Telefono bidez ere kontsultak egin daitezke.