
Eskaera Mugikortasun Jasangarriko Sailari egin dio udalak. Topoa bertatik 15 minutuero pasa arren, 30ero egiten du geldialdia.

Etxebizitza hutsak mobilizatzeko bide orria aurkeztu du gaur udalak azterlana egin ondotik. Azterketak estimazio bat jasotzen du, datu zehatzak jasotzeko zailtasunak izan dituelako udalak.

Euskararen aldeko aldarria eta deialdia egin zuten atzo arratsaldean Donibaneko Santiago plazan, sanjoanak hasi aurretik. 'Arroxa euskaraz gara' izenburupeko herri agerraldia egin zuten sanjuandarrek.

Atzo hasi ziren 2026eko Donibaneko San Joan festak. Gaurko haurren danborrada bertan behera gelditu da, beroagatik.

Haz, Hezi, Bizi eguna ospatu zuten igandean; taldea zer den eta orain arte egindakoaren berri eman zioten herriari.

Pasaiako jaiak ate joka dira, eta udalak 24 orduko telefono zerbitzua, prestakuntza saioak, kartelak eta informazio baliabideak jarriko ditu lau barrutietan.

Materrek plogging izeneko jarduera egingo du larunbatean, Pasaia eta Ulia artean, 10:30etik aurrera. Parte hartzaileek 5 kilometroko ibilbide bat osatu, eta bidean aurkitzen dituzten hondakinak bilduko dituzte.

Muturreko tenperatura altu eta iraunkorren aurrean, udalak babesleku klimatikoak egokitu ditu lau barrutietan.

Atzo aurkeztu zuten 'Sentimendu baten garaipenak. Pasai San Pedroko arraunaren historia eta ondarea 1854-2020' liburua. Emozioz betetako ekitaldia izan zen.

Bero boladak bultzatuta hartu du San Joan bezperako suak bertan behera uzteko erabakia udalak; auzoetan egin daitezkeen parrilladei ere eragin die aginduak.

Aholku prebentibo hau bero handiak eragin ditzakeen matxura teknikoen arriskuari lotuta dago, baita kabinen barruan tenperatura altuak metatzeko aukerari ere.

Euskadiko Ligan, Senior Mailako txapeldun izan dira Eneko Castillo eta Julia Curto. Euskadiko Txapelketan, hiru domina Lezora.

Alabaergako Auzo Elkarteak jakinarazi du egun horretan zabalduko duela parte hartzeko izena ematea.

Uztailaren 11 eta 12rako antolatu dute irteera mendizale elkartekoek. Bi ibilbide egingo dituzte bertan 7 ordu eta 8 ordukoak.

Ostegunean (hilaren 25ean) Irabazi arte telesailerako hainbat grabazio egingo dituzte Altamiran. Tomas Garbizu kaleko zenbait toki izango dira telesailerako agertoki.

Kaleko kultur programazio hori, auzoetara eramatea eskatu du, gainera.

Bukaera ekitaldia egin zuen programak joan den ostiralean, Lartzabal parkean.

Besteak beste, gizarte bazterketa eta ekonomia larritasun egoerei aurre egiteko norbanako eta familientzako laguntzak izango dituzte hizpide.

Auzotarrek hala erabakita, ez dute surik piztuko Altzibarren eta Iturriotzen. Altzibarren hilaren 29an, San Pedro egunean piztuko dute.

Eguraldiaren egoera dela eta zenbait aldaketa egin dira gaurko programatuta dauden ekitaldietan.