
San Pedroko Gazte Mailako trainerilla Euskadiko Txapeldun izan da. Emakumeen Gazte Mailan, berriz, San Juanentzat zilarra eta Hibaikarentzat brontzea.

Lezo Euskaragarri Plan Estrategikoaren barruan, euskaratik eta euskaraz ahalduntzeko bi saio izango dira ekainean.

Euskarazko tokiko hedabideek hitza hartu zuten ostiralean, OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioaren 1.000. zenbakiaren harira antolatutako solasaldian.

Inguruan diren barruti eta udalerrietan portuaren jarduerak duen eragina kaltegarria delakoan, herri ekimeneko mugimendu batek mobilizazioa egin du gaur San Pedron.

Eguraldiak hobera egin duelako, eta larunbata delako, arnasberritu egin da gaur Pasaia Itsas Festibala.

Etxegabetzeei aurre egiteko prentsaurreko jendetsua deitu dut ekainaren 8rako 19:00etarako Trintxerpeko Gudarien plazan.

Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du egun horren harira.

1.000. zenbakia du gaur HITZAk, eta hori bera ospatzeko, HITZAkideei eman die ahotsa. Salaberria 1545 argitaletxearen sortzaileetako bat da, eta argi du haiek bezalako eragileentzako ezinbestekoa dela HITZAren oihartzuna.

Azken orduetako euri jasek eragin dute ezbeharra, Frontoiko Zumardia aldapan. Hainbat bizilagun etxetik atera dituzte, eta ostatu emango diete. Morales Oliver eta Zamatete arteko kalea itxi egin da.

Ikus-entzunezkoaren helburua da ikastola txiki guztien historia eta Pasaia-Lezo Lizeoaren osaera aztertzea. Dokumentala osatzeko, argazki bila ari dira sustatzaileak.

Espazio publikoaren "kaltetzea" eten nahi duela esan du alderdi jeltzaleak, eta Ordenantza Zibikoa berehala martxan jartzea ezinbestekoa jo du horretarako.

Oiartzungo Udalak eskualdeko alkateek aldundiari proposatutakoa zertan den azalduko die hilaren 19an.

Atzo kaleratu zuen OARSO BIDASOKO HITZAk papereko edizioaren, egun astekari denaren 1.000 zenbakia. Horren harira, Errenteriako Udal Liburutegiaren sarrera HITZAz jantzi zuten atzokoan.

Patata Tropikala antzerki laborategi pasaitarrak ipuin kontaketak egingo ditu datorren astean Pasaiako lau liburutegietan.

Elkarretaratzea egingo dute igandean, 12:30ean, Herriko Plazan. Asteazkenean 'Garen piztiaz beste' liburua aurkeztuko dute Arizmendin.

Gaur hasi eta uztailaren 3a arte, biak barne, Hiri eta Landa Izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik izango da.

Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek eta Errenteriako Udalak erakusketa antolatu dute elkarlanean ikasturte honetan egin dituzten lanak erakusteko.

Kaputxinoetan hilaren 20an egingo dute eta Iztieta-Ondartxo-Altzatekoa, hilaren 21ean.

Ostegunean izango da, hilaren 21ean, 19:30ean hasita Urdaburu elkartearen egoitzan.

OARSO BIDASOKO HITZA-ren papereko edizioa 1.000 zenbakira iritsi da gaur. Astekari berezia egin du hedabideak, eta Interneteko atal berezia sortu du.