
Ekainaren 6an egingo dute urteurrenaren ospakizuna, bazkaria, ekitaldia eta Dj emanaldiarekin.

Datorren asteburuan zein hurrengoan izango dira palako finalerdiak. Finalak, berriz, ekainaren 7an izango dira.

Irabazleak jakinarazi dituzte. Saritutako lanak Xirimiri. Lekuona Fabrika Poesia antologia III liburuan argitaratuko dituzte.

Eguraldiagatik "atzetik aurrerako" edizioa izan dela adierazi dute antolatzaileek. Aurtengoa agurtuta, 2028kora begira jarri dira jada.

Oreretako Kuirdinadorak deituta elkarretaratzea egin dute LGTBIKA+fobien Nazioarteko Egunaren harira.

San Pedroko Gazte Mailako trainerilla Euskadiko Txapeldun izan da. Emakumeen Gazte Mailan, berriz, San Juanentzat zilarra eta Hibaikarentzat brontzea.

Lezo Euskaragarri Plan Estrategikoaren barruan, euskaratik eta euskaraz ahalduntzeko bi saio izango dira ekainean.

Euskarazko tokiko hedabideek hitza hartu zuten ostiralean, OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioaren 1.000. zenbakiaren harira antolatutako solasaldian.

Inguruan diren barruti eta udalerrietan portuaren jarduerak duen eragina kaltegarria delakoan, herri ekimeneko mugimendu batek mobilizazioa egin du gaur San Pedron.

Eguraldiak hobera egin duelako, eta larunbata delako, arnasberritu egin da gaur Pasaia Itsas Festibala.

Beraungo Judo klubeko judokak dira biak; txapelketan parte hartu duten gainontzeko kirolarien lana ere aitortu du klubak.

Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.

Oiartzun eta euskara izango dira txapelketako gai nagusiak. Hamabost galdera dira orotara, eta ekainaren 14a da erantzunak aurkezteko azken eguna.

Trintxerpeko mendi taldeak eta Herrerako Mendizaleek Obantzeako sakanako ibilbidea egingo dute hilaren 24an.

Euskadiko Ligako azken-aurreko jardunaldian emaitza bikainak lortu ondoren, liga hori irabazteko aukerak ditu herriko eskrima kirolarien taldeak.

Hilaren 30era arte bisitatu ahalko da erakusketa, 17:00etatik 20:00etara.

Espazio publikoaren "kaltetzea" eten nahi duela esan du alderdi jeltzaleak, eta Ordenantza Zibikoa berehala martxan jartzea ezinbestekoa jo du horretarako.

Oiartzungo Udalak eskualdeko alkateek aldundiari proposatutakoa zertan den azalduko die hilaren 19an.

Atzo kaleratu zuen OARSO BIDASOKO HITZAk papereko edizioaren, egun astekari denaren 1.000 zenbakia. Horren harira, Errenteriako Udal Liburutegiaren sarrera HITZAz jantzi zuten atzokoan.

Patata Tropikala antzerki laborategi pasaitarrak ipuin kontaketak egingo ditu datorren astean Pasaiako lau liburutegietan.