
Musikaren %80 gutxienez euskarazkoa izango da, hainbat tartetan ez da musikarik edo zarata ozenik egongo, eta gainera, hainbat egunetan prezio bereziak izango dira.

Oarsoaldeko ikastetxe guztietako 400 ikaslek hartuko dute parte.

Hilaren 21etik ekainaren 13ra bitartean egingo da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia.

Lehen Maila Nazionalera igotzeko play-offa jokatuko du talde arrosak ostiraletik aurrera, Gironako Palafrugell herrian.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo du Oreretako mugimendu Feministak gaur, —asteartea, hilaren 20an— Argedasko (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko. Clara Rangel plazak hartuko du protesta, 19:00etan.

Lau finalak hilaren 23an (larunbata) jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Koldobike Gezala pilotalekuan.

Parkea Bizirik Kukulunberak jaio berri diren bi urubi txiten bideoa zabaldu du. Errenteria-Oreretako errekasto baten aldameneko basotxo batean jaio dira bi txita horiek.

Errenteriako IX. Saria jokatuko dute larunbat arratsaldean beheko kategorietako 100 txirrindularitik gora,

180 metro kuadroko espazio batean hainbat elementu kokatu dituzte kalistenia praktikatu ahal izateko.

66 hau jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 40k zein euren familiek hartuko dute parte Arizmendieneako lorategian izango den jardueran.

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek "irmo eta aho batez" gaitzetsi dute gertaera.

Erabat gaitzetsi du hilketa matxista udalak adierazpen horretan, eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi.

Lezoko Herri Olinpiaden hirugarren saioan festei begirako pankarta lehiaketa egin dute. Apaingarri horiek festetan jarrita izango dira.

Hilaren 29an, ostiralarekin, egingo du aurkezpena Angel Bidaurrazaga idazleak.

Herriko hainbat plaza errugbi zelai bilakatuko ditu kontaktuzko kirolaren gainekoak lau haizetara zabaltzeko Orereta Rugby taldeak.

Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume elkarteak aho batez salatu dute hilketa.

Bartzelonako Udalak antolatutako Ekintza Komunitarioko III jardunaldietan parte hartu dute hainbat teknikarik eta Aizpea Otaegi alkateak.

Gogoetarako ez-erakusketa ondu dute Ehuntze espazioan, baina hutsik egongo da. Inaugurazioa 19:00etan izango da.

Uztailaren 4an izango da Poesia Eguna, eta Hitzen Lihoa, Metrokoadroka eta 1545 argitaletxea eguna antolatzen hasi dira dagoeneko.

Harkaitz Oliveira, Ainhoa Arana eta Amalur Arbelaitz Elizaldeko ikasle ohiek euren lanbidearen berri eman diete Lehen Hezkuntzako ikasleei.