
Iranekin bat elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo dute hilaren 30ean 12:00etan Gaztañoko auzo lokalean.

Musikaren %80 gutxienez euskarazkoa izango da, hainbat tartetan ez da musikarik edo zarata ozenik egongo, eta gainera, hainbat egunetan prezio bereziak izango dira.

Oarsoaldeko ikastetxe guztietako 400 ikaslek hartuko dute parte.

Hilaren 21etik ekainaren 13ra bitartean egingo da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia.

Lehen Maila Nazionalera igotzeko play-offa jokatuko du talde arrosak ostiraletik aurrera, Gironako Palafrugell herrian.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo du Oreretako mugimendu Feministak gaur, —asteartea, hilaren 20an— Argedasko (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko. Clara Rangel plazak hartuko du protesta, 19:00etan.

Lau finalak hilaren 23an (larunbata) jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Koldobike Gezala pilotalekuan.

Parkea Bizirik Kukulunberak jaio berri diren bi urubi txiten bideoa zabaldu du. Errenteria-Oreretako errekasto baten aldameneko basotxo batean jaio dira bi txita horiek.

Errenteriako IX. Saria jokatuko dute larunbat arratsaldean beheko kategorietako 100 txirrindularitik gora,

180 metro kuadroko espazio batean hainbat elementu kokatu dituzte kalistenia praktikatu ahal izateko.

Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazen ekimenez antolatuta, Aritz Ibarra Agirrezabal egileak emango du ilustrazio liburuaren berri.

'Garen piztiaz beste: Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?' liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dituzte Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegirekin.

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak jakinarazi du enpresa batek telefonia kontratuak eskaintzen dituela bulego horren izena modu faltsuan erabiliz.

Erailketa gogor gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Gaurko elkarretaratzera bertaratzeko deia luzatu dute.

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek "irmo eta aho batez" gaitzetsi dute gertaera.

Erabat gaitzetsi du hilketa matxista udalak adierazpen horretan, eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi.

Lezoko Herri Olinpiaden hirugarren saioan festei begirako pankarta lehiaketa egin dute. Apaingarri horiek festetan jarrita izango dira.

Hilaren 29an, ostiralarekin, egingo du aurkezpena Angel Bidaurrazaga idazleak.

Herriko hainbat plaza errugbi zelai bilakatuko ditu kontaktuzko kirolaren gainekoak lau haizetara zabaltzeko Orereta Rugby taldeak.

Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume elkarteak aho batez salatu dute hilketa.