
Larunbatean izango da ekitaldi hori faxisten biktima izan zirenak aitortu, eta memoria, justizia eta erreparazioa egiteko. Murala ere margotu dute, eta brigada antifaxisten gaineko hitzaldia antolatu.

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek jarri dute zerbitzua martxan. Ate irekiak hilaren 16an izango dira, 17:00etatik 19:00etara.

Ikasturtea hasi berritan agerraldia egin dute gaur udalak eta udalerriko bi euskaltegiek: Xenpelar AEK-k eta Udal Euskaltegiak.

Lau etapatan egingo dute San Kristobal gotorlekutik Urepelera doan GR225 ibilbidea, 1938ko maiatzean 795 iheslarietatik helmugara iritsi ziren hiru presoek egin zuten ustezko bidea eginda.

Hilaren 17tik 20ra izango da jaialdia, eta lau gune izango ditu. 13. edizioko zenbait jardueratan izena eman behar da aldez aurretik.

'Euskara ipar, plan biribila' lelopean, udalak eta euskaltegiek prest dute 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina.

Hilaren 12ko ospakizunerako egun osoko egitaraua antolatu dute; dantza tailerrak edota janari dastaketak izango dira herrian.

Larunbatean tokiko elikagai ekologikoen azoka egingo du Biolurrek Errenteriako Udalak, Behemendik eta Euskadiko Nekazaritza eta elikadura ekologikoaren kontseiluak lagunduta.

Garaiko barazki freskoekin osatzen dute saskia. 55 euro balio du bakoitzak, eta izena eman behar da eskaera egiteko.

Garagaztaño artisau garagardoen festa antolatu dute elkarlanean Gorka Telletxea eta Jon Telletxea anaien omenez, hilaren 12rako. Egun osoko egitaraua ondu dute bi auzotarrak oroitzeko.

Ohorezko erregionalak, hirugarren mailak eta gazteen Euskal Ligako taldeek jokatuko dituzte, hurrenez hurren, partidak.

Irailaren 11n 14:00etan itxiko da Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak elkarlanean antolatutako lehiaketan parte hartzeko aukera. Aukeratutako antzezlanak datorren urriaren 3an irakurriko dira, eta irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

AP-8 eta GI-20 errepideen arteko lotunearen bide segurtasuna hobetzeko proiektuaren lanak hilaren 9an hasiko dituzte Bilborantz.

Mexiko eta Euskal Herria batuko ditu sortzaileen begietatik Atlantikaldiaren aurtengo Begiradak proiektuak.

Ostegunean San Pedroko gunea ezagutzeko bisita gidatua egingo da, 05:50etik 07:30era. Parte hartzaileek lonjaren egunerokoa ezagutuko dute.

Hogeita bost urte bete ditu Naiz Tattopiercing dendak ateak zabaldu zituenetik. Naiara Otaño Naiz espazioaren arduradunak hainbat jarduera antolatu ditu urteurren biribila ospatzeko.

Atlantikaldiaren parte da jarduera, eta helburua hizkuntza komunitate ezberdinak ezagutaraztea da. Hilaren 18an izango da jarduera, 17:30ean.

Sozialisten esanetan U-34 linea desagertu eta hark eskaintzen zuen zerbitzua U-33k hartu du orain. Hiri garraio zerbitzuaren egoera "prekarioa" dela salatu du, gainera.

Udal musika eta dantza eskolak hilaren 21ean hasiko du ikasturtea, eta interesdunak bertara batu daitezke oraindik.

Abuztuaren 29an Bordelen bigarren izan ondoren, martxa lasterkari antxotarra zazpigarren izan da Kantabrian, eta lehena master mailan.