
Hilaren 15etik 19ra bitartean izango dira barruti urdineko jaiak. Garaguneko kideek jaurtiko dute txupinazoa, 20:00etan.

Txoriek bertako leihoetako kristalen kontra jo ez daitezen jarri dira eranskailuak. Bederatzi leihotan jarri dituzte.

Udalak, Aranzadik eta Aiako Harriko Parke Naturalak antolatu dute bilera irekia. Hilaren 15ean izango da (asteazkena), 16:00etan, Xenpelar Aretoan.

Sailen bat saldu nahi luketen lur jabeek abuztuaren 5a baino lehen aurkeztu behar dituzte euren eskaintzak egoitza elektronikoan edo HAZen.

Estalki mugikor zaharrak langileen eta erabiltzaileen artean segurtasun arazoak sor zitzakeelako finko batengatik aldatu zuen udalak. Uraren Euskal Agentziak jarri dio isuna udalari, 37.500 eurokoa.

Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatuta, Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du hilaren 14an Madalenaren basilikan, 20:30ean.

Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

2025eko errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean zozketa egin dute eskualdeko udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez.

Hilaren 20an, astelehenarekin izango da emanaldia Zumardian 19:30ean hasita, eta Pantxoa eta Peiorekin batera bakarlari gonbidatu berezia ere izango da aurten, Ekain Cachenaut uztariztarra.

Ez da zubibide osoa eraitsiko: Marealta gainean diren bi arkuak mantenduko dituzte. 7,7 milioi euroko aurrekontua dute lanek.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Jaietan Trintxerpeko mugikortasuna eta aparkalekuak bermatzeko, udalak neurriak hartu ditu hilaren 12tik 20ra bitartean.

Pasaiako, Hondarribiko eta Errenteria-Oreretako traineruek asteburu lanpetua izango dute aurrean.

'Galdu gattezen' abestia argitaratu du Bengok Alaitz eta Maider oiartzuarren eta Xabi Solanoren konpainian.

Mojtar Labuehi Emboiric Aizpea Otaegi Mitxelena alkatearekin elkartu da udaletxean, eta, besteak beste, interes komuneko zenbait gai landu dituzte.

Piztu Lezok 3x311Gara Txapelketa Herrikoia antolatu du beste behin. Zehazki, hiru kideko saskibaloi taldeen lehiaren zortzigarren ekitaldia da aurtengoa.

9 urterekin itsasoan hasi zen lanean eta marinela izan da bizitza osoan.

Karmenetako feria eremua Zirizako aparkalekuan jarriko da, eta ezin izango da bertan aparkatu hilaren 12tik. Alternatiba gisa, Rodolfoko eremua gaituko da jaietan.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 15ean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Kontzertua hilaren 11n (larunbata da) izango da, eta entsegura nahi duen oro bertara daiteke bihar (hilak 9).