Goizekoa handia izan bada, arratsaldeko txotxak txiki utzi du Zumardia. Sagardoak ez du gaur, behintzat, parekorik.

Sagardo Eguna hasi da eta jende andanak bete du goizeko agertoki bihurtu den Foru plaza; sagardoa erruz, giro paregabea ere.


2013an irten zen espetxetik 27 urteko kartzelaldia beteta. Espetxe barruan zein kanpoan hainbat liburu idatzi eta euskal errepresaliatuekin eta haien senide eta lagunekin lotutako beste hainbeste proiektu gidatu ditu.

Irabazlearekin puntuz berdinduta, bigarren geratu zen oiartzuarra Gipuzkoako Eskolarteko finalean. Inge Mitxelena ere finalean zen.

Delinkuentzia memorian 2025eko datuak jaso dituzte. Denera, 1.441 arau hauste izna dira Errenteria-Oreretan 2025. urtean, 2024an baino 294 gutxiago.

Egiluze eta Donosti sagardotegia omendu ditu aurtengo Sagardo Egunak. Pozik eta hunkituta jaso dute aitortza bi sagardotegien izenean Antton Retegik eta Jokin San Sebastianek.

Ibilaldi bat egin zuten auzoan barna, eta gero Ordozelai sagardotegian bazkaldu zuten ikasle ohiek. Kantuan eta dantzan ere aritu ziren.

Hartzekodunen konkurtsoan sartu da Papresa, eta hiru enpresa taldek erakutsi dute interesa. Langileen batzordeak adi jarraituko du prozesua, "lanpostuen %100 mantentzea exijituko dugu, eta lan baldintzak errespeta daitezela".

Illunbe elkarteak antolatuta, desfilea Andonaegi jauregitik aterako da, 12:00etan. Trintxerpen eta San Pedron trafiko aldaketak izango dira.

Maiatzaren 29a izango da lanak aurkezteko azken eguna, eta teknika librea da. Bost sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Olarri dantza taldeak herriko zenbait eragilerekin batera Oiartzungo II. Dantzari Eguna antolatu du. Bihar izango da, eta egun osoko egitaraua antolatu dute euskal kultura ospatzeko.

Lezoko Herri Olinpiaden bigarren jardunaldia egingo dute bihar (larunbat) taldeek. Pista jolasa egingo dute, herrian zehar.

Oso jendetsua izan zen larunbateko Oreretako Sagardo Eguna. Antolatzaileek horren barruko zozketaren zenbaki saridunaren berri eman dute.

Kazetari eta idazle lezoarrak streaming plataformen gainean egin duen liburua hilaren 30ean (ostegunean) aurkeztuko du sorterrian.

Iragan ostegunetik hasita, zenbait partida jokatu dituzte Oiarpeko kirolariek. Hona hemen partida guztien emaitzak.

Oiartzungo futbolarien zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.

Herriaren izena daramaten kamixetak eskatzeko zerredak Txingurrin eta Tiñelun daude jarrita.

Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek zenbait partida jokatuko dituzte datozen egunetan etxean zein kanpoan. Ikusi hitzordu guztiak, hemen.

Datorren astelehenean, hilaren 27an, Parke kaleko igogailuaren konpontze eta mantentze obren barne dauden azken bi lanekin hasiko da udala.

Allerruk eta Arkirunek euren asteburuko partiden zerrenda bidali dute HITZAra. Futbol taldearen partida gehienak Lezotik at dira.

Galtzarabordako bilera asteazkenean, hilaren 29an, 18:00etan izango da, erretiratuen elkartean (Urdaburu,23).

Oiartzungo abesbatzarekin batera, oholtzan Goizuetako Umore Ona abesbatza izango da. Saioa 20:00etan izango da.