
Urdiaingo kantaia erritu paganoa egingo du aurten ere Iraultza Dantza Taldeak; hilaren 23an, 22:00etan emakumeek hartuko dute Herriko Plaza.

'Arditik ardira' proiektua inauguratu dute, eta haren helburuak Latxa ardiaren artilearen prozesua eta artisau lana balioan jartzea dira.

Igandean KAE1 eta ETE ligetako estropadak jokatuko dira San Pedron, 11:20tik aurrera. Ontzi parte hartzaileen artean izango da 'Libia'.

Sanpedroek hilaren 26an eztanda egingo badute ere, sanpedrotarrek herriko jaiak berotuko dituzte, Arrantzale eguna ospatuko baita barruti morean.

Kexu dira langileak udal gobernuak ez diela izoztearen eta horren arrazoien gaineko jakinarazpen ofizialik eman.

Jaixki Areto Futbol taldearen IV. 24 Orduko Futbito Txapelketa larunbata eta igande artean jokatuko da Bekoerrotan.

Euskotren eta KAE1 ligetan ariko dira Hibaikaren bi ontziak. Bi taldeetan aldaketa handirik gabe, helburua, bera: ligetan eroso mantentzea, jaitsieratik urrun.

Hilaren 23tik 28ra bitartean ospatuko dituzte jaiak. Bost egun izango dituzte bizilagunek San Pedroez gozatzeko.

EMKE Banda izango du aurtengo denboraldiko amabitxi Hibaikak. Helburua, Euskotren eta KAE1 Ligan mantentzea.

Igandean egingo dute egitasmoaren aurkezpena, Oiartzungo plazan. 11:00etan hasita, egitaraua antolatu dute.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Eduardo Laboa idazle sanjuandarrak 'Nire ametsetako leku txikia liburua' aurkeztu zuen atzo Juanba Berasategin. Idazleak Donibaneri eskaini dio liburua, eta herriko istorio mordoa jaso ditu bertan.

Guztira, bi esku-hartzeek 230.861,36 euroko inbertsioa suposatu dute eta, horri esker, bizilagunek egunero erabiltzen dituzten espazioetan oztopo arkitektonikoak kentzeko bidean aurrera egin ahal izan da.

Uda gainean da, eta hura hastearekin batera ordutegi bereziak izango dituzte Pasaiako lau barrutietako liburutegiek.

Barne ikerketa zabaltzea "ezinbestekoa" jo dute sozialistek "gertatutakoa argitzeko".

Lehen mobilizazioa bihar (hilak 19, ostirala) egingo dute udaletxearen parean.

EPLE kirol elkarteak antolatuta hogeita hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa.

Udalak eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak 'Sentimendu baten garaipenak' liburua egin eta hilaren 22an aurkeztuko dute Lonjan, 19:30ean.

Pasaiako Emakumeen Aholku Kontseilu berriari ekarpenak egin nahi dio Pasaiako Saregileak mugimenduak.

XI. Errenteria Madalen Saria jokatzen ari dira hilaren 1etik Beraungo erabilera anitzeko pistan.