
Ez atera tonutik egin dezagun txupinazoa denona, hori leloa eta horren atzean txupinazo zikina ezabatzeko intentzioa.

Hemeretzi elkarte gastronomiko ariko dira bakailaoa kozinatzen txapela janzteko.

Ekialdebus-LABetik gaitzespen eta salaketa irmoena adierazi dute, eta jakinarazi ez dela "zoritxarrez" gertaera isolatua.

Foru Aldundiaren diru laguntza eskuratu dute eskolan natura guneak sortzeko. Fatxada eta teilatua ere berrituko dituzte.

Asteburuan bigarren eta hirugarren izan da 'Batelerak' trainerua. 'Erreka', berriz, bosgarren eta hamargarren.

Zuloaga memorialaren finala Madalena Egunean jokatuko dute 17:00etan, eta Etxeberria oroitaldia hilaren 24an, 18:00etan.

KAE1 Ligako seigarren estropada, Orion, seigarren izan zen San Pedro. Sailkapenaren erdialdean egonkortu da.

Hildako gizonak 33 urte zituen. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 23 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak hilketarekin lotuta.

Hilaren 15etik 19ra bitartean izango dira barruti urdineko jaiak. Garaguneko kideek jaurtiko dute txupinazoa, 20:00etan.

Txoriek bertako leihoetako kristalen kontra jo ez daitezen jarri dira eranskailuak. Bederatzi leihotan jarri dituzte.

Eraso sexistei aurre egiteko konpromisoa hartu dute herriko elkarte gastronomiko gehienek madalenetan. Toki seguru direla jakinarazten duen kartela jarriko dute identifikatzeko.

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, atzoko Kaputxinoak auzoko gertaeraren gaineko adierazpen instituzionala egin du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Gipuzkoako eskualdeetako garapenerako hamar agentziek hitzarmena sinatu dute gaur, energia eredua sendotzeko.

Emakumeen ontzia azkena izan zen Castron eta eta seigarren atzoko estropadan Orion. Hibaikako Senior Gizonak, berriz, koska bat gora egin dute eta bederatzigarren dira sailkapen orokorrean.

18:45ean eta 19:00etan izango dira, hurrenez hurren, hitzorduak. Bilera amaitu ondoren luntxa egingo dute bazkideek.

Lezoko EAJren ustez "udalerriaren hondamenaren aurrean" neurriak hartu behar ditu udal gobernu taldeak, "espazio publikoetako zikinkeriagatik" kezka azaldu du.

Sozialistek adierazi dute arau hauste larria egin duela EH Bilduk, estalkia jartzeko baimen guztiak ez zeudelako eskatuta. Erantzukizuna eskatu diote udal gobernuari.

Jaietan Trintxerpeko mugikortasuna eta aparkalekuak bermatzeko, udalak neurriak hartu ditu hilaren 12tik 20ra bitartean.

Pasaiako, Hondarribiko eta Errenteria-Oreretako traineruek asteburu lanpetua izango dute aurrean.

'Galdu gattezen' abestia argitaratu du Bengok Alaitz eta Maider oiartzuarren eta Xabi Solanoren konpainian.