
Udalak eta Lizeoak lankidetza hitzarmena sinatu dute Antxoko eremuaren erabilera, zaintza eta mantenua arautzeko.

2027ko udaberrian aurkeztuko dute lana, baina orain arte egindakoa azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko aurkezpen bilera egingo dute hilaren 29an.

'Herri, harro, irri' ikuskizuna egin zuten larunbatean Gurutze Santuaren plazan. Emozioz eta lezoarrez bete zen herriguneko zabalgunea.

Itsas hondakinen erronka: gazteak aldaketaren protagonista egitasmoaren barruan, ikasleek hamar proiektu garatu dituzte. Horietako bi eskualdekoak dira.

Errenteria baino gehiago izan da Andoain Herriarteko erreminta modalitateko finalean.

Elizalde Eskolak 50. urteurrena ospatu du asteburuan, eta besteak beste, aitortza ekitaldia eta kontzertuak izan zituzten.

Asteburuan jokatu ditu KAE1 Ligak denboraldiko lehen bi estropadak Astilleron (Kantabria, Espainia) eta Pasaiako Badian, eta Hibaikak bikain egin ditu lanak.

Larunbateko estropadan bosgarren, eta atzokoan laugarren izan zen San Pedro. Konfiantza hartzeko asteburua izan da haientzat.

Gaur aurkeztu dituzte lau barrutietako jaiak Trintxerpen, datorren astetik aurrera Pasaiako txokoak festan murgilduko dira.

Kastroko iturri ibiltariaren kartelak iragarriko ditu Xanistebanak. Gainera, jakinarazi dute txupinazoa Urmendi haur eskolak botako duela.

Uztailaren 11 izango da izena emateko azken eguna, eta instrumentu hauek ikasteko aukera egongo da: alboka, biolina, txalaparta, xirolarrua, txistua eta danbolina.

Beloaga Bizirik elkarteak antolatu du hitzordua uztailaren 11rako. Juan Mari Beltran laukoteak 'Beloaga' lan berria aurkeztuko du.

'Emakume ehuleen akelarrea' egingo dute bihar, 16:30ean hasita. Artilearekin lan egiten duten emakume eta enpresak elkartuko dira bertan.

Eduardo Laboa idazle sanjuandarrak 'Nire ametsetako leku txikia liburua' aurkeztu zuen atzo Juanba Berasategin. Idazleak Donibaneri eskaini dio liburua, eta herriko istorio mordoa jaso ditu bertan.

Guztira, bi esku-hartzeek 230.861,36 euroko inbertsioa suposatu dute eta, horri esker, bizilagunek egunero erabiltzen dituzten espazioetan oztopo arkitektonikoak kentzeko bidean aurrera egin ahal izan da.

Uda gainean da, eta hura hastearekin batera ordutegi bereziak izango dituzte Pasaiako lau barrutietako liburutegiek.

Barne ikerketa zabaltzea "ezinbestekoa" jo dute sozialistek "gertatutakoa argitzeko".

Lehen mobilizazioa bihar (hilak 19, ostirala) egingo dute udaletxearen parean.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

EPLE kirol elkarteak antolatuta hogeita hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa.