Pasaiako Udalak Mapa morea eta puntu ilunak izeneko prozesua abiatu du. Helburua da herritarren bizipenetatik abiatuz, espazio publikoa ikuspegi feministatik aztertzea.


Arraguako bigarren eskuko etxebizitza bat zozkatu dute Oiartzunen, eta itxarote zerrendaren hurrenkera ere ezarri dute.

Atzoko udalbatzan aho batez onartu zuten formalki alderdi guziek erabaki hori eta denera, babes ofizialeko 45 etxebizitza berri eraikiko dira eremu horretan.

Ikerketa horren harira perretxiko eta onddo bilketan aritzen diren pertsonei zuzendutako online inkesta zabaldu du.

Urdaburu Mendizale elkarteak ipar martxa irteera antolatu du azaroaren 7rako, larunbata.

Terralimenta iniziatibaren barruan Espainiako estatuko dozena bat erakundetako ordezkariak Oiartzunen izan dira.

Zahartze osasungarria, hazkuntza, osasun emozionala, elikadura eta euskara hizpide izango dituen bi jardunaldi antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Hilaren 31 ilunabarrerako festa antolatu dute Orereta Ikastolak eta herriko hainbat eragilek.

Koalizioko mahai politikoak sanpedrotarra aukeratu du maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategaia hautatzeko prozesuaren barruan.

Aurreko prestaketa lan sakonaren ondoren, dena prest dute Oiartzunen larunbateko Gau Beltzerako. 19:30ean abiatuko da, plazan, ibilbidea.

Bi kolorete Kultur Elkarteak beste urte batez ekarriko du Errenteria-Oreretara Cadizko inauteria.

Oarsoaldeko lau herrietan Gau Beltzaren testuinguruaren araberako jarduera eta ekitaldiak egingo dituzte etzi (hilak 31, larunbata).

Azaroaren 17an egingo dute Kirol Gala Lekuona Fabrikan; herriko kirol eragileek egindako lana aitortzen da ekitaldi horretan.

Onartutako ordenantza fiskalen arabera, hainbat zerga eta tasa izoztuta gelditu dira, Ondare Higiezinen Zerga, beteak beste. Hobarien esparruan, berritasunak daude.

Abbadiako, Hendaiako eta Donibaneko paisaia natural eta akustikoetatik abiatuta, 'Sitsaren egunerokoa' proiektua lantzen ari da, ahotsaren, paisaiaren eta entzumenaren arteko harremanak aztertzeko.

Astelehenean ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxean, 09:00etan. Bertan azaroaren 29ko hauteskundeetako mahaiburuak eta bokalak izendatzeko zozketa egingo da.

Irungo ertzain etxean beren burua aurkeztuta atxilotu eta ondoren espetxeratu zituzten Aratz Bilbao eta Malen Grunig aske uzteko aldarrikatu eta bi gazteen kontrako polizia muntaia salatuko dute.

19:00ean izango da urteroko bazkideen bilera, San Fermin elizaren azpialdeko lokalean.

EUDELek euskal udalei dei egiten die gaur, asteazkena, hilak 28, 20:00etan, minutu bateko isiluneko elkarretaratzea egin dezaten.

Datorren astelehenean, azaroaren 2an, azaroaren 29ko Espainiako Gorte Orokorretarako Hauteskundeen hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo da.

Hilaren 31n Antxora ere iritsiko da Gau Beltzaren zurrunbiloa. 17:00etan hasiko dira hainbat eragilek antolatutako jarduerak.