Herri barruko ibilbidean jende gehiago batu da lasterkariak animatzera, baina ikaragarria izan da aurten ere ibilbide osoan jaso duten babesa.

Kirolariek zirrara bereziz egin dute lasterketa entzutetsuaren 61. ekitaldia; nekea, eta esfortzua, bazterrean pilatutako dozenaka eta dozenaka lagunek goxatu diete.


Añarbeko komunalean mendi publikoetan bazkatzen duten abereei beharrezko tratamenduak emateko baliatuko dute abeltzainek.

Manifestazioa hilaren 21ean izango da, 16:00etan, 'Euskararen garaia da lelopean'. Mobilizazioaz gain, egun osoko programazioa ondu du Euskal Konfederazioak.

Hogei urtean lehen aldiz lortu du EPLEk Gipuzkoako Txapelketako Ohorezko Mailako txapela; Trinketeko eskuz binakako Lehen Mailan ere garaipena.

145 pasaitarrek egin zituzten atzo Behobia eta Donostia arteko 20.196 metroak.

Atzoko Behobia-Donostian 88 lezoarrek egin zuten Irun eta Gipuzkoako hiriburuaren arteko bidea.

122 oiartzuarrek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia, eta horien artean azkarrenak Urritegi Getaria anai-arrebak izan ziren.

A11 greba orokorraren harira kanpaldia egingo dute egun bat aurretik gazte antolakundeak deituta Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.

Behobia-Donostia lasterketaren 61. ekitaldian 410 errenteriarrek hartu dute parte eta horietatik 386 heldu dira helmugara lasterketa osatuta.

Gaur, Udazkeneko Azoka Berezia antolatu dute; tokiko ekoizpena herritarrengana hurbiltzeko produktuak saltzen aritu dira goizean.

Hilaren 29an igandearekin ospatuko du Errenteria-Oreretako mendizale elkarteak bere egun handia.

Urrian bi emanaldi egin ondoren, Ondartxo kultur elkarteak antolatzen duen egitasmoaren 41. ekitaldiak jarraipena izango du asteburuan. Kontzertuak ostiralean eta larunbatean izango dira.

'Kontu Kantari Pasaiako solasaldi musikatuak' egitasmoaren barruan, Oskarbi taldea Antxoko San Fermin elizan izan zen atzo.

141 patinatzailek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia Horietatik hamazazpi Oarso Bidasokoak izan ziren.

Zenbait eragilek antolatuta, pitza-potea, irakurketa dramatizatua, gaubela musikatua eta grebalarien gosaria egingo dituzte bihar (hilak 10).

Martxa lasterkari antxotarra hilaren 14tik 22ra bitartean Monakon jokatuko den zortzi eguneko Munduko Txapelketan izango da.

Zintzilik Irratiak, Azaroaren 11ko Greba Orokorraren jarraipen berezia egingo du zuzenean.

Hilaren 16tik 20ra, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan euskaraz kontsumitzen dutenek boletoak izango dituzte; zozketa abenduaren 3an egingo dute.

Helduei begirako bost saioa antolatu ditu Lekuona Fabrikak, hitz egin, entzun, galderak egin eta pentsamenduaren gaitasunak lantzeko.

Oarsoaldeko Euskara Batzordearen egitasmoa da. Euskaraz erosten duenak oihalezko poltsa eta irudidun hiztegitxo sorta bana jasoko du.

Ipuin kontalari irundarrak lau liburutegietan egingo ditu kontaketak, 17:30ean, hilaren 10etik 20ra. Saioak Haur eta nerabeen eskubideen egunaren harira antolatu dira.