
Aniztasunaren eta errespetuaren aldeko mezua berritu dute Francisaldia zikloaren barruan.

Errenteriako Udaltzaingoak herritar guztiei, batez ere adineko pertsonei, gomendatzen die mota honetako produktuak eskaintzen dituzten saltzaileek etxera egiten duten bisiten aurrean arreta handiz jokatzeko, eskudirutan inolako ordainketarik ez egiteko akreditazio-dokumentaziorik jaso gabe, eta dokumenturik ez sinatzeko arretaz irakurri gabe.

Iker Salaberria euskara zinegotziak eta Irati Arratibel Bai Euskarari Elkarteko teknikariak ziurtagiria duten Lezoko establezimenduen mapa aurkeztu dute.

Aitortza egin diete duela hamalau urte Errenteria-Oreretako Pentsiodunen Mugimendua abiatu zuten pentsiodunei, bide horrek izen abizenak dituela esanda.

Auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, bertan jarri dute Xorrolak herri barruan egingo duen hamazazpigarren geltokia.

Bi udalekuetan aisialdiaren oinarri hezitzaileak bultzatzen direla diote, bai eta garrantzia eman ere euskarari, euskal kulturari eta Euskal Herriari.

Gaurtik eta hilaren 13ra bitartean, Atlantic Challenge International lehiaketa jokatuko da Danimarkan. Bertan 17 laguneko eskifaia bat izango da, Euskal Herria ordezkatzen.

Eguraldia lagun, bazkariak izan dira gaurko protagonistak. Biteri plazan jarritako karpan bildu dira herri bazkarira, eta frontoira, berriz, Mamadou eta Xaxordakoak 25. urteurrena ospatzeko elkarrekin.

Atzoko txupinazoarekin ekin diote antxotarrek sei egun eta bost gaueko festa aroari. Ia 100 ekitaldi daude jaien egitarauaren barruan.

Lezoko Udalak uda Pasaian eta Lezon pasako duten haurrei harrera egin die. Zazpi dira orotara eskualdean izango diren haurrak.

Urriaren 31n izango da bazkaria eta horren bueltan antolatutako jarduera guztiak eta Iker Rodriguez DJak musikatuko du arratsalde partea.

Gaurko protagonistak Antxoko gazteak badira ere, txikienek eta handienek ere goiz ederra pasa dute buruhandi eta erraldoiekin.

San Juango gizonak eta San Pedro beren ligetako bigarren txandan finkatu dira, eta 'Batelerek' jaitsierako play-offekiko aldea handitu dute.

Zubieta 1 taldearen aurka jokatu zuten atzo finala, eta 13-9 irabazi zuen Oiartzungo taldeak norgehiagoka.

Urtero bezala, Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoen ordutegiek aldaketak izango dituzte udako epealdian.

Asteburu bikaina egin dute Hibaikaren bi ontziek: hirugarren eta bosgarren sailkatu dira Iñaki Mendizabalenak larunbat eta igandeko estropadetan hurrenez hurren; Dani Cobjucenak inoizko posturik onena lortu dute Zarautzen, bosgarren eginda.

Ohi bezala, 11:00etan egin dute hitzordua Herriko Plazan. Bertara deitu dituzte kalitatezko pentsio sistema publikoaren alde diren herritarrak.

Venezuelan izandako lurrikarek kaltetutakoei, larrialdi lanetara eta suntsitutakoa berreraikitzera bideratzeko litzateke laguntza hori.

Euskal Selekzioak bere lekua behar duela aldarrikatu dute Oiartzunen. Dozenaka lagun bildu dira Gure Eskuren deialdiari erantzuteko.

Aurkezpen irekia izango da kolaborazio guztiak eskertu eta eduki batzuk egileen eskutik ezagutzeko.