
Aldundiak Lurraldebuseko hainbat lineatan aldaketak aurreikusi ditu urriaren 1etik aurrea, eta horietako hiruk Pasaiako mugikortasunari eragiten diote zuzenean.

Koalizioak adierazi du ebazpenean lau hilabete eman zaizkiola aldundiari 2011ko proiektua eguneratzeko eta trafiko astuna Pasaiatik eta Lezotik igaro ez dadin alternatibak aztertzeko.

Maiatz argitaletxearekin argitaratu du Zurutuzak poema-liburua. Harekin batera Lucien Etxezaharreta editorea izango da Joxe Luix Agirretxek gidatuko duen agerraldian.

Ibargain musika eskolako eta Soinueneako kideen artean egindako lana izango da proiektu berriaren oinarria. Matrikulazioa udaberrian izango da.

Atlantikaldiak, eguraldia lagun abiatu du hamahirugarrena. Aurtengoan ere, kultura, musika eta aniztasuna, erruz.

Teo Alberro alkateak baikor baloratu du erabakia, eta adierazi du portuak ezin duela jarraitu herritarren mugikortasuna eta bizi kalitatea baldintzatzen.

Errenteria-Oreretan izan da erasoa, Beraungo anbulatorioaren parean zehazki, sindikatuak jakinarazi duenez.

Uhinak lelopean gaur hasiko da Atlantikaldia eta igandera arte kultura eta batez ere musika erruz gozatzeko aukera izango da.

Egitasmoa 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familiei begirakoa da, eta helburua da kalean eta parkeetan euskaraz jolasteko eta harremanak euskaraz egiteko aukerak eskaintzea.

50. urteurreneko egitarauaren barruan kokatutako kultura aniztasunaren festa ospatu du Elizaldek. Musika eta jatekoa izan dira nagusi.

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik Adimen Artifizialaren gaineko azalpenak eman ditu.

21:00etatik 04:00etara guztiz etengo da Bilborako norabidean errepidea, Aginaztegiko tunelean eta Masti Loidiko zubibidean lanak egin behar dituztelako.

Loreto Osa udal bozeramaileak eta Felix Urkola diputatuak lan bilera egin dute, eta aldundiak konpromisoa hartu du lau hilabeteko epean alternatiben azterketa egiteko.

Bihar (hilak 19) eta etzi (hilak 20) zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek. Hitzordu gehienak Karla Lekuonan izango dira.

Aiako Harriko natura parkean barrena Arditurri meatzaritza gunean ustiatu ziren mineralen eta meategien arrastoak behatuko dituzte hilaren amaieran.

Lasterketak igandean jokatuko dira, eta Jaizkibelera doan GI-3440 errepidea itxita egongo da lehiaketak irauten duen bitartean.

Hilaren 22rako ate irekien jardunaldia antolatu du herriko pilota klubak. Entrenamenduen gaineko informazioa ere eman du.

Aurrez txanda hartuta, 17:30etik 21:00ak bitartean eman ahal izango da odola anbulatorioan.

2025eko udal aurrekontuaren araberako inbertsioen exekuzioa %52,56koa izan zela deitoratu du alderdi jeltzaleak.

Abuztuaren 21eko portuko dutearen harira sortutako herri mugimenduak batzar irekia egingo du gaur (hilak 17, osteguna) 19:00etan.