
Lander Olasagasti aditua izango dute alboan bisitariek. Oinarrizko azalpenez gain, detektagailu berezi batzuekin ugaztun hegalari harrigarri hauek entzuteko aukera izango da, baita ikusteko ere.

AHTren obrengatik aldiriko tren zerbitzua erabat etetea erabaki du uda honetan ere ADIFek. Honek "galera handiak" eragiten dituela salatu du Oarsoaldeko AHTren Aurkako Taldeak.

2025 eta 2026an zendutako Gorka eta Jon Telletxearen omenezko artisau garagardo azoka egingo dute irailaren 12an Gaztañon. Egun osoko ospakizuna izango dela iragarri dute.

"Arrasto handia" utzi duela aipatu diote HITZAri haren gertukoek: "artista errepikaezina zen, oso abila, sentsibilitate handikoa".

Gaur goizean XIII. Errenteria Hiria bandera jokatu dute KAE 1 ligako ontziek; Deustuk nagusitsunez irabazi du; Hibaikak bosgarren egin du.

Gauerdian izan da gertakaria Olatzar bideko lehenengo zenbakiaren parean; suhiltzaileak bertaratu eta haiek itzali dute sua SOS Deiaken abisua jasota.

Urteurren betean murgilduta dabil Oskarbi taldea. 60 urte bete ditu euskaraz kantuan, eta hamahirugarren lana argitaratu berri du pasa den ekainean: Gipuzkoa Donemilia.

Hibaika Arraun Elkarteak antolatuta abuztuaren 9an jokatuko dute Errenteria Hiria Ikurrinaren hamahirugarrena, 13:00etan hasita.

Euskarabentura espedizioaren 17. egunean Oiartzunen hartu zuten lur 130 gaztek. Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait gazterekin elkartu da HITZA.

Larunbatean jokatu den boxeo galaren barruan lortu du titulu berria errenteriarrak.

Klubeko koordinatazile Xabier Sanchezek aipatu du "asmo handiz" ekingo diotela seigarren denboraldiari.

Iztieta-Ondartxo-Altzate 2. gunean eta Miguel Irastorza plazan izango dute eragina aldaketek. Irailaren 1ean sartuko dira indarrean.

Lan hauekin "oinezkoen irisgarritasuna hobetu" nahi du udalak, "kalearen ingurua egokituz". Hiru hilabeteko epean bukatzea aurreikusi dute.

Galtzaraborda, Kaputxinoak, Beraun, Agustinak eta Igantzi auzoetan izango dira mozketak, goizez.

Nazioarteko bi sari berri hauekin, 29 domina ditu dagoeneko abesbatzak. Bi kategorietan izan ziren garaile errenteriarrak.

1989an, baserritarrek kanala eta errota inguruak garbitu zituzten, urtero egiten zen ohitura; asteburu honetan, De Cyne Reyna aretoan garaiko bideoa proiektatuko dute.

Herriko hainbat puntutan egin dute hobekuntza. Hurrengoak Gabierrotako Azpitarte pasabidekoak izango dira.

Etzi, hilak 9, XIII. Errenteria Hiria jokatuko dute KAE 1 ligako hamabi ontziek, 13:00etan hasita; erlojupekoa izango da eta bi luzeetara erabakiko da irabazlea.

Donostialdeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformarekin bat eginez, hamarnaka lagun bildu dira Iztietako anbulatorioko atarian bizi duten egoera salatzeko.

Iberdrola sarearen eraginkortasuna eta hornidura bermatu ahal izateko lanak egiten ari da; honi esker herritarrek ez dute argi etenik izango.