
Aurten 252 emakumek eman dute izena, iaz baino %10,5 gehiagok. Jarduerek harrera eta interesa erakusten dutela adierazi du udalak.

Trintxerpeko Jai Batzordeak Karmenzin Jaiak egingo ditu hilaren 24an, egun osoz. Jarduera mordoa prestatu dituzte jaiez gozatzeko.

Ostiralean elkarretaratzeak egingo dituzte San Pedron eta Trintxerpen. Sinadura bilketarekin ere hasi dira.

70 urteurrenaren harira, bazkaria egin dute gaur Antxoko Ibaiondo frontoian Pasai Txarangakoek.

1.000 lagunetik gora ari dira parte hartzen Antxoko II. Kinto Egunean; 50 urtetik gorako antxotarrak festan dira gaur.

Materrek eta Laurak Batek sustatuta, bi hilabetez ohiko saltokietara ontzi berrerabilgarriekin joatea animatu dituzte herritarrak. 80 saltokik eta 1.340 lagunek hartu dute parte.

Bihar (larunbata) Antxoko II. Kinto Jaia egingo da barrutian. Aurtengoak 30 belaunaldi eta 1.080 pertsona bilduko ditu egun osoz. Antxotarrak egunaren zain daude.

Gaur (ostirala) Bahia de Pasaia Rock Jaialdiaren lehen ekitaldia jasoko du barrutiak, 18:00etatik aurrera. Bost talde arduratuko dira Biteri plazako dezibelioak igotzeaz.

Aldundiak 2026aren lehen erdian Lurraldebusen lineen erabiltzaileen zenbatekoak eman ditu. Oiartzun eta Donostia lotzen dituenak izan ditu bidaiari gehien.

Gizonen lehen taldeak bikain hasi du sasoia, jokatutako hiru partidak bere egin baitituzte. Larunbatean Hondarribia Bidasoaren kontra irabazi zuten (21-26), eta Euskal Ligako lehen postuan kokatu dira.

Alderdi sozialistak astelehenetik ostiralera bitartean artatuko ditu pasaitarrak, Trintxerpeko bulegoan. Azaroaren 19a da eskaerak egiteko azken eguna.

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten EH Bildu, Podemos eta EAJ alderdiek irmoki eta aho batez gaitzetsi dute Angeluko erailketa.

Xabier Etxanizen gidaritzapean, 'Barazkijalea' liburua landuko dute gaur Antxoko liburutegian, 19:45ean. Saioak irekiak eta doakoak dira.

Bizihabiren bidez, adinekoek eta gazteek etxebizitza partekatzen dute. Programaren nondik-norakoak azaltzeko, hitzaldia egingo da hilaren 21ean Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Pasaiako Udala 12 cm erakusketaren 31. ekitaldia prestatzen ari da, eta hilaren 30a da izena emateko azken eguna.

2027ko ordenantza fiskaletan, besteak beste, tasa turistikoa sortu eta portuko azpiegiturei tasa maximoa aplikatuko zaie.

Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek jasoko dute egun bateko tailerra, hilaren 19tik 29ra bitartean.

Larrabide kiroldegiak Euskadiko Karate Txapelketa jasoko du larunbatean, egun osoz. Donibanen 22 klubetako 143 kirolari bilduko dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 21ean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.