
Udalak bertso eskola jarriko du martxan ikasturte honetan, Antxon eta San Pedron taldeak osatuta. Izen emateak irekita daude jada.

Uda bukatzeko plan ezin hobea dute San Pedron, asteburuan barruti moreko auzoko jaiak ospatuko baitira, jarduera mordoarekin.

Lehen jardunaldian hirugarren izan ondoren, hegan egin zuen atzo 'Batelerak' ontziak, eta bigarren izan dira Kontxako sailkapenean.

Hilaren 19an eta 20an Jaizkibelgo Igoeraren 48. edizioa jokatuko da. Lasterketak hilaren 20an izango dira, 08:30etik aurrera.

San Juan, Hibaika eta Hondarribia Kontxako Banderaren lehian izango ez badira ere, estropada bikaina egin zuten lehen jardunaldian, eta sentsazio on horiei jarraipena eman nahi diete etzi.

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek jarri dute zerbitzua martxan. Ate irekiak hilaren 16an izango dira, 17:00etatik 19:00etara.

'Euskara ipar, plan biribila' lelopean, udalak eta euskaltegiek prest dute 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina.

Atzoko Kontxako lehen jardunaldian hirugarren izan, eta datorren igandean Kontxako ohorezko txandan izango da 'Batelerak' trainerua.

Bihar (larunbata) hasiko du Pasaia KEk 2026-2027 sasoia. Erandio jasoko dute, 16:30ean, eta Haritz Otxotorena prestatzaileak debuta egingo du talde zuri-gorriaren aulkian.

San Juanek denborarik onena egin du gaurko sailkatze estropadan, eta bosgarren sailkatu da Hibaika, bost segundora; Hondarribiak ez du txartela lortu Zarautzek haren denbora hobetuta eta zortzigarren sailkatu da gaurko estropadan.

Luzuriagako fabrikan egiten ari diren eraberritze lanak direla eta, trafikoa bi noranzkoetan txandaka bideratuko da bihartik aurrera.

Pasaiako hiru udal ludotekek urriaren 5ean hasiko dute 2026-2027 ikasturtea. Hilaren 27a da izena emateko azken eguna.

Udal alderdi sozialistaren helburua da "pasaitarrentzat itzulera sozial eta ekonomiko handiagoa bermatzea".

Oarsoaldea Garapen Agentziak jarriko du martxan programa, eta hainbat proiekturen lehen urratsetan laguntzea du xede.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Ikasturtea hastearekin batera martxan jarri da Pasaiako Jabetze Eskola. Izen emateak hilaren 14tik 24ra bitartean egin behar dira.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 16an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Ostegunean San Pedroko gunea ezagutzeko bisita gidatua egingo da, 05:50etik 07:30era. Parte hartzaileek lonjaren egunerokoa ezagutuko dute.

Udal musika eta dantza eskolak hilaren 21ean hasiko du ikasturtea, eta interesdunak bertara batu daitezke oraindik.

Abuztuaren 29an Bordelen bigarren izan ondoren, martxa lasterkari antxotarra zazpigarren izan da Kantabrian, eta lehena master mailan.