120 ontzi inguruk Pasaiako badia bereganatu dute gaur arratsaldean, Pasaiako Itsas Festibalaren hasieran. Eguraldiak ez du ontzi tradizionalen etorrera zapuztu.


Obra osoaren lehen faseari dagokion jendaurreko proiektuarekin "pozik" badaude ere, alegazioak aurkeztu dituzte.

18:00etan hasiko da laugarren Pasaia Itsas Festibala. Itsaso mugituagatik, badia barruan izango dira ontziak.

Antxoko Gure Zumardia plazaren zati bat bihar zabalduko dute. Herritarrek, gainera, Antxoko geltokia bisitatu ahal izango dute ekainaren 15etik 18ra.

Zabalik da 2026-2027 ikasturtean Eskola Kirolan edo Multikirolan izena emateko epea. Lagun giroan, konfiantzan, eta etorkizuneko kirol oinarriak ezartzeko egitasmoarekin bat egiteko eskatu dute udalek eta ikastetxeek.

Oarsoaldeko lau udalek trafiko astunak eskualdean sortzen dituen arazoen diagnostikoa egin dute. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu diote egindako azterlana.

Arrauna indartsu dabilela Oarsoaldean agerian utzi dute Gipuzkoako trainerilla liga eta txapelketa jokatu berritan San Juan Koxtape, San Pedro eta Hibaika elkarteetako arraunlariek.

Larunbatean, Moliño Trail mendi lasterketa egin zuten ehunka korrikalarik, Ibaiondo pilotalekuan hasi eta bukatu zuten 12 kilometro eginda.

Jardueraren helburua da herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea osasun fisiko eta emozionala hobetzeko bidean.

Pasaiako eta Lezoko ikastola txikiek bat egin zutenetik 50 urte beteko dira aurten, Pasaia-Lezo Lizeoa sortu zuten duela mende erdi. Ikastolak egingo dituenen berri eman du gaur, agerraldian.

Uztaila bitartean 60 ekitaldi baino gehiago antolatu dira lau barrutietan. Jarduera guztiak eskuorri batean jaso dira, herritarrek informazio guztia eskura izan dezaten.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 20an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Hilaren 14tik 17ra egingo da laugarren edizioa, eta jaialdiak eragina izango du lau barrutietako trafikoan, hilaren 13tik 18ra bitartean.

Hilaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia jasoko du Pasaiako badiak, eta jaialdiak eragina izango du aparkalekuetan.

Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak, Mikel Laskurainek eta Ainhoa Aierbek igandean taularatuko dute obra Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan.

Udalekuak uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira. Hilaren 18a da izena emateko azken eguna.

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Trintxerpeko Jubilatuen Etxeko tabernak ateak itxi zituen 2020ko martxoan. Inaugurazio ekitaldia hilaren 13an izango da, 18:00etan.

Pasaia Itsas Festibalaren gehigarri berezia argitaratu du HITZAk gaurko astekarian. Itsas ondarearen jaialdiari buruz jakin beharrekoak jaso ditu.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Larunbatean Antxoko Topaguneak antolatutako festa egingo da barrutian, egun osoz. Eguneko jarduera nagusia Moliño Trail mendi lasterketa izango da. Lasterkariak 10:00etan irtengo dira, Ibaiondotik.