Bertsolaritza

Miren Murua, Pasaiako EH Bilduren alkategaia

Koalizioko mahai politikoak sanpedrotarra aukeratu du maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategaia hautatzeko prozesuaren barruan.

Gau Beltzarena izango da Oiartzungo larunbata

Aurreko prestaketa lan sakonaren ondoren, dena prest dute Oiartzunen larunbateko Gau Beltzerako. 19:30ean abiatuko da, plazan, ibilbidea.

Txirigotak, ate joka

Bi kolorete Kultur Elkarteak beste urte batez ekarriko du Errenteria-Oreretara Cadizko inauteria.

Memoriak bideak, kaleak eta plazak ditu Lezon

Larunbatean aurkeztu zituzten Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Oroimenaren plaza. Une hunkigarri asko bizi izan ziren.

Santa Klara kaleko 10, 12 eta 14 zenbakietako hirigintza antolamenduari, argi berdea

Errenteriako Udalak hasierako onespena eman dio eremu horretako hirigintza berrantolaketa ahalbidetuko duen Xehetasun azterlanari.

ASTEKARIA
Unai Elvira Legorburu. Bizargina.

"Omenaldi bat egin nahi nion amari; oroitua izan zedin nahi nuen"

Bularreko minbiziarekin hil zen Elviraren ama, eta omenaldi bat egiteaz gain, Iñurri elkartearentzat diru bilketa egin du 24 orduz ilea mozten arituta Iturriotzen duen Elvira Barbershop-en.

Ekialdebusen aldaketen aurrean kexu agertu dira pasaitarrak

Elkarretaratzeak egin zituzten atzo San Pedroko eta Trintxerpeko bizilagunek.

Egun luzea dute gaztetxeko kideek gaur

Zabala Enea II Gaztetxeak bere urteurrenaren eguna ospatuko du gaur. 26 urte betetzen ditu, eta egun osoko programazioa dute aurretik.

Jon Galfarsoro izango da EH Bilduren alkategaia

Aizpea Otaegiren postua jasoko du Galfasorok, eta 2027ko maiatzaren 23an lkate izateko borrokan izango da.

Astekaria

Bertsolaritzak espazio berri bat du Pasaian

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, haur eta nerabeei begirako bertso eskola sortu du. San Pedron osatu da orain arteko talde bakarra.

Kirol Galarako gonbidapenak, azaroaren 6ra arte eskatzeko aukera

Azaroaren 17an egingo dute Kirol Gala Lekuona Fabrikan; herriko kirol eragileek egindako lana aitortzen da ekitaldi horretan.

AGENDA

Gau Beltza, urtetik urtera ilunago eta indartsuago

Oarsoaldeko lau herrietan Gau Beltzaren testuinguruaren araberako jarduera eta ekitaldiak egingo dituzte etzi (hilak 31, larunbata).

Ordenantza fiskalak onartu ditu plenoak

Onartutako ordenantza fiskalen arabera, hainbat zerga eta tasa izoztuta gelditu dira, Ondare Higiezinen Zerga, beteak beste. Hobarien esparruan, berritasunak daude.

Uxue Juarez idazlea, Hugoenean

Abbadiako, Hendaiako eta Donibaneko paisaia natural eta akustikoetatik abiatuta, 'Sitsaren egunerokoa' proiektua lantzen ari da, ahotsaren, paisaiaren eta entzumenaren arteko harremanak aztertzeko.

Astelehenean egingo da hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa

Astelehenean ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxean, 09:00etan. Bertan azaroaren 29ko hauteskundeetako mahaiburuak eta bokalak izendatzeko zozketa egingo da.

Aske antolakundeak Bilbon deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Irungo ertzain etxean beren burua aurkeztuta atxilotu eta ondoren espetxeratu zituzten Aratz Bilbao eta Malen Grunig aske uzteko aldarrikatu eta bi gazteen kontrako polizia muntaia salatuko dute.

Azaroaren 9an egingo du Pasaia KEk batzar orokorra

19:00ean izango da urteroko bazkideen bilera, San Fermin elizaren azpialdeko lokalean.

Eudelek Toledoko tren istripuaren harira deitutako minutuko isilunearekin bat egin du udalak

EUDELek euskal udalei dei egiten die gaur, asteazkena, hilak 28, 20:00etan, minutu bateko isiluneko elkarretaratzea egin dezaten.

Hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketa, astelehenean

Datorren astelehenean, azaroaren 2an,  azaroaren 29ko  Espainiako Gorte Orokorretarako Hauteskundeen hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo da.

Beldurrak sutara botako dituzte Antxon

Hilaren 31n Antxora ere iritsiko da Gau Beltzaren zurrunbiloa. 17:00etan hasiko dira hainbat eragilek antolatutako jarduerak.

Gehiago