Erakusketak

Txikiak badira ere, sanpedroak dira

Hilaren 25etik 27ra bitartean barruti morea jai giroan murgilduko da, sanpedro txikiak ospatuko baitira.

Heavy metal indartsuena dakar bigarren Demons Fest jaialdiak

Tabu Demons elkarteak antolatuta Jero Ramiro, Basati eta Aeroescreamer taldeek joko dute Niessen kulturgunean; sarrera, doakoa.

Antxo zuri-gorria izango da asteburuan

Hilaren 25etik 27ra bitartean Antxoko sanfermin txikiak ospatuko dira, jarduera mordoarekin.

Lurraldebusen zerbitzu berriak urriaren 1etik aurrera

Oarsoaldeko herrien egungo beharretara egokitutako zerbitzu zabalagoa, koordinatuagoa eta egokitua eskainiko duela Lurraldebusek azaldu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Errenteriako Udalaren lan deialdi baten kontra jarritako helegitea gaur aztertuko du epaitegiak

Udalaren hizkuntza irizpideen kontra jarri zuten helegitea. 25 administrari lanpostu betetzeko LEP Lan Eskaintza Publikoan C1 edo hirugarren hizkuntza eskakizuna eskatzen zien udalak hautagaiei; 'Argia'-k helegitearen atzean euskararen kontrako talde antolatua zegoela adierazi zuen, eta froga ugari aurkeztu ikerketa kazetaritza lan zabala eginda.

Mileiren Argentina, sindikalismotik, Federico Giulianirekin

Kafe tertulia antolatu du LAB sindikatuak Gaztañoko auzo lokalean asteazkenean, hilak 23, 18:00etan.

Energia komunitatea izango du Pasaiak

Herritar talde batek komunitatea abiatzeko lehen urratsa egin du jada. Lehen lan saioa ostegunean (hilaren 24an) izango da, 18:30ean, Antxon.

Dendari bila ari dira Labore Oarson

Abendura arteko kontratua eskaintzen dute, luzatzeko aukerarekin. Astelehenetik ostiralera egingo luke lan langileak, 17:30-20:30 artean.

Herri oso bat desfilean

Santakrutzen azken egunean Artzain eta Inudeek desfilea egin dute. Ehunka partaide izan ditu, eta herria ederki asko girotu du.

Jaizkibelgo Igoera, HITZAren kameratik

Jaizkibelgo Igoeraren 48. ekitaldian izan da HITZA, argazkiak eta bideoak jasotzen. Irudi ederrak utzi dituzte pilotuek eta zaleek.

"Osasuna behar dugu, portu zikinik ez" esateko argazki erraldoia

Badiaren inguruan bizi direnen argazki erraldoia egiteko deialdia egin dute Lezotik. Ostegunean (hilaren 24an) egingo dute, 19:00etan eta Lezoko plazan.

Ikastaro eta hitzaldi aro berria Gaztañon

Sei tailer eta sorkuntza espazio bat izango ditu martxan gaztañoko auzo lokalak ikasturte berrian. Lehen hitzaldian etxekoak izango dituzte protagonista, 1990ean egindako Euskal Herria-Txina bizikleta bidaiaren kontaketa egiteko.

Boxeo jaialdia egingo dute urriaren 3an, Madalensoron

Orotara kategoria ezberdinetako hamar konbate egongo dira. 18:30ean hasiko dira jardunaldiak, eta sarrerak aurrez erosi behar dira.

Arkaitz Lopez Saizek irabazi du Elizalderen zozketako sari nagusia

Elizalde Eskolaren 50. urteurreneko zozketa Xanistebanetan egin zuten, eta bidaia bat irabazi du errenteriarrak.

Uda osteko lehen osoko bilkura egingo dute bihar

Gai nagusien artean Arritxuloko oroimen plakari egin zaion erasoa salatzeko mozioa eta 2027ko zerga ordenantzak daude.

Neguko Solstizioa-Santomas eguna prestatzeko lehen juntadizoa

Abenduaren 21a gogotik ospatzeko lanean hasiko dira jada, eta eragile ea norbanakoak bat egitera deitu dituzte.

Ziklomotorrek eta nekazaritzako ibilgailuek Lezon egin dezakete IATa

Ikuskapen teknikoak Lezoko Udalaren brigadaren pabiloian egingo dira. Aurrez hitzordua eskatu behar da. Ziklomotorren txanda, aste honetan.

Oiartzuarren asteburuko partidak, hemen

Asteburuan zenbait partida jokatu dituzte OKEko kirolariek. Ohi moduan, HITZAri helarazi dizkio klubak emaitzak.

Euskara taldea du Lezok, Ziriku

Aurkezpen batzar irekia egingo dute hilaren 25ean (ostiralean). 18:00etarako deitu dituzte herriko eragile eta norbanakoak.

Euskararen Eguna 365 egunetan izatea aldarrikatu zuten Errenteria-Oreretan 2014an.

Hamabostaldia egosten hasi dira

Euskararen Egunaren harira antolatzen duten Hamabostaldia prestatzen hasteko lehen bilera egingo dute hilaren 28an, astelehenarekin, 18:00etan.

Gehiago