
Joan den maiatzean Esnabideko babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko hasitako prozesua bukatu du sustatzaileak. Atzo egin zuten zozketa notario aurrean, Etxebiden izena emanda zeuden eta baldintzak betetzen zituzten pertsonen artean.

Errenteriako udalak antolatutako programetan izena emateko aukera izango dute haur, gazte eta familiek hilaren 14tik 23ra arte.

1980ko eta 2010eko hamarkaden arteko testigantza grafikoa jaso nahi du udalak, eta horietan izan ziren ekitaldi, jarduera, festa, iniziatiba, pasadizo eta bestelakoen argazki eta bideo bila hasi da.

1936-2026 Faxismoaren aurrean, askatasuna. Hori, larunbat arratsaldean Errenteria-Oreretako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioaren leloa. Faxistek herria okupatu zuten 90. urteurrena beteko da hilaren 13an.

Gaurko (osteguna) 19:00etan herri batzarra egingo dute Gurutze Santuaren plazan, portuko sutearen gaineko lanketarekin jarraitzeko.

Larunbatean izango da ekitaldi hori faxisten biktima izan zirenak aitortu, eta memoria, justizia eta erreparazioa egiteko. Murala ere margotu dute, eta brigada antifaxisten gaineko hitzaldia antolatu.

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek jarri dute zerbitzua martxan. Ate irekiak hilaren 16an izango dira, 17:00etatik 19:00etara.

Ikasturtea hasi berritan agerraldia egin dute gaur udalak eta udalerriko bi euskaltegiek: Xenpelar AEK-k eta Udal Euskaltegiak.

Lau etapatan egingo dute San Kristobal gotorlekutik Urepelera doan GR225 ibilbidea, 1938ko maiatzean 795 iheslarietatik helmugara iritsi ziren hiru presoek egin zuten ustezko bidea eginda.

Hilaren 17tik 20ra izango da jaialdia, eta lau gune izango ditu. 13. edizioko zenbait jardueratan izena eman behar da aldez aurretik.

Udal musika eta dantza eskolak hilaren 21ean hasiko du ikasturtea, eta interesdunak bertara batu daitezke oraindik.

Abuztuaren 29an Bordelen bigarren izan ondoren, martxa lasterkari antxotarra zazpigarren izan da Kantabrian, eta lehena master mailan.

Lezoko Udalak jakinarazi du Altzate igerilekuan urteroko mantenu lanak egiten hasi direla gaur

Astelehenero jasoko du herriko ekoizleen azoka Kontzejupeak. Hiru hilean behin egiten den larunbatetakoa mantenduko da.

Atzo (ostirala) eta gaur (larunbata) atarikoak dituzte, eta hilaren 11 eta 12an gauzatuko dira egitarauaren barruko ekitaldi gehienak

Zortzigarrena izango da aurtengo bonu kanpaina eta horren harira bi saioa antolatu ditu udalak, bata Erdialdean eta bestea Beraunen.

Gaur, ostirala, helduko da Pasaiara Albaola Itsas Kultur Faktoriara 18:00ak aldera. Albaolako bisitariek 'Orkan' ontzia bisitatzeko aukera izango dute bihar.

Portuari BICE zerga bereziaren zenbatekorik handiena aplika diezaziola eskatu dio udal gobernuari alderdi sozialistak.

Errenteriako migrazio prozesuetan jarriko du fokua aurten bekak. Urriaren 31ra arte eman daiteke izena.

Pasaiako Udalak, Antxoko Jai Batzordearen bitartez, 2026ko San Fermin Txikietarako kartel lehiaketa abiatu du. Irailaren 25etik 27ra izango dira Antxoko festa txikiak.