Erakusketak

Kukaña, bertan behera

Itsasgoran ez du nahikoa ur hartu Oiartzun ibaiak kukaña berme guztiekin egin ahal izateko, eta bertan behera utzi du OaingozHau mugimenduak egiten hasi zenetik lehenengo aldiz.

XANISTEBANAK

Barraketako musika zerrenda osatzeagatik, sariak

Barraketako fitxak eta bozgorailuak zozkatu dituzte herritarren artean, eta sari banaketa abuztuaren 1ean izango da, 17:00etan, barraketan.

Adinekoen zaintza duina eskubide eta aldarri

Jesusen Bihotza zaharren egoitzako egoera larria azaleratu dute egoiliarren hiru senidek. Arduradun politikoei euren senideek arta duina jasotzen dutela bermatzeko neurriak martxan jartzeko, eta jendarteari kontzientzia hartzeko eskatu diete.

Osasuna sustatzeagatik aitortza

Gurutze Gorriak hamar herritarri aitortza egin die gaur osasuna sustatzeko egiten duten lana eskertzeko.

Santioei ekiteko gogoz dira sanjuandarrak

Gaur (hilak 24, ostirala) hasiko dira Donibaneko Santio Festak. 20:00etan izango da txupinazoa, Pasaia-Lezo Lizeoaren eskutik.

Lurdes Iriondori gorazarre egingo dio Harribeltzak

Harribeltza ihesaren aurkako elkarteak 30. urtez egingo du udako kontzertua. Aurtengoan Lurdes Iriondo izango dute ardatz 'Errota zaharretik' emanaldian. Hilaren 31n izango da, 19:30ean, Done Eztebe parrokian.

Ikusi gabe, entzun gabe, eta pozik

Topoaren trazatu berriak eta Antxoko lurpeko geltokiak eraldaketa urbanistiko eta soziala ekarri dituzte barrutira. Antxotarren egunerokoan ikur ziren trenaren joan-etorriak jada ez dira era nabarian entzun eta ikusiko.

Ezinbestekoa den sareari, kuadrillen aitortza

Ehunka eta ehunka lagunek osatutako marea urdinak dantzan eta kantuan jarri du herria. Une hunkigarria izan da Madalena kalean Oreretako mugimendu Feminista omentzerakoan.

Imanol Saiz Gomez de Segura/ Ximun Leturia Lete/ Ikerne Zarate Gartziarena

78. Xanisteban Txirrindulari Saria, igandean

Doneztebe plazatik abiatuko da lasterketa 10:00etan, eta orotara 112 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.

Bihartik hilaren azkeneko egunera bitartean, Santiyuk

Lertxuna altxatuko dute bihar, eta ekitaldi horrekin batera emango diete hasiera Iturriotz auzoko festei. Ekitaldia 19:00etan izango da.

Aitor Gomezen garaipen beroa Galizian

Automobilismoko Mendiko Espainiako Txapelketako laugarren proba ere bere egin du gidari lezoarrak. Esku-eskura du sailkapen nagusian lehena izatea.

Ikasturte amaiera ospatzeko, 'Artealdean' zuzenean

Hipatia lorategitik egingo du saioa Maddi Galdosek ostegunean, Bengo eta Karmele Mitxelena alboan izango dituelarik. 19:00etan hasiko da hitzordua.

Madalenrock, larunbatean

The 7th Guild, Vhaldemar eta Umbra ariko dira Madalenrock jaialdiaren laugarren ekitaldian, Tabudemons elkarteak antolatuta.

Elkarte gastronomiko gehien-gehienak, etxe

Eraso sexistei aurre egiteko konpromisoa hartu dute herriko elkarte gastronomiko gehienek madalenetan. Toki seguru direla jakinarazten duen kartela jarriko dute identifikatzeko.

"Bizikidetzarekin, eta elkarrekiko errespetuarekin konprometituta dagoen udalerria da gurea"

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, atzoko Kaputxinoak auzoko gertaeraren gaineko adierazpen instituzionala egin du.

Energia eredua sendotzeko, 120.000 euro aldunditik Oarsoaldera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Gipuzkoako eskualdeetako garapenerako hamar agentziek hitzarmena sinatu dute gaur, energia eredua sendotzeko.

Puntuak batzen jarraitzen du Hibaikak

Emakumeen ontzia azkena izan zen Castron eta eta seigarren atzoko estropadan Orion. Hibaikako Senior Gizonak, berriz, koska bat gora egin dute eta bederatzigarren dira sailkapen orokorrean.

girizia 40. urteurrena

Giriziak urteko batzar orokorra egingo du ostegunean

18:45ean eta 19:00etan izango dira, hurrenez hurren, hitzorduak. Bilera amaitu ondoren luntxa egingo dute bazkideek.

"Espazio publikoetako zikinkeriagatik" kezka azaldu du Lezoko EAJk

Lezoko EAJren ustez "udalerriaren hondamenaren aurrean" neurriak hartu behar ditu udal gobernu taldeak, "espazio publikoetako zikinkeriagatik" kezka azaldu du.

PSE-ren ustez, EH Bilduren kudeaketa kaskarra dago Fanderiako estalkiaren isunaren atzean

Sozialistek adierazi dute arau hauste larria egin duela EH Bilduk, estalkia jartzeko baimen guztiak ez zeudelako eskatuta. Erantzukizuna eskatu diote udal gobernuari.

Gehiago