
1936ko Gerran fusilatu eta bertan lurperatu zituzten hamahiru pertsona. Bihar izango da irteera, Altzibarko plazatik abiatuko dira 09:30ean.

Patinatzaileek ziztu bizian egiten dute Behobia-Donostia. Gurpildun aulkiko kirolariekin batera haiek arduratzen dira zirkuitua zabaltzeaz. Lezoarrak eskarmentua du proban, eta gogoz bizi du.

Elkartasunari tartea egingo dio asteburuan Gabierrotak aurten ere. Behobia-Donostia lasterketa baliatuta, Laguntasuna Auzo Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Aita Mari proiektuaren alde.

Pasaia-Lezo Lizeoaren 50. urteurreneko ikus-entzunezkoa ikusteko lau aukera ondu dituzte, Lezon eta Pasaiako barrutietan.

Obra horiek 17 hilabete iraungo dute, eta Oiartzungo ordainlekuko kabinatik bertara sartzeko segurtasuna hobetzea dute helburu.

Larunbatean Gipuzkoako Ezker Paretako Binakako Ohorezko Mailako Seniorren eta Trinketeko Lehen Mailako eskuz binakako seniorren finalak jokatuko dituzte.

Tokiko ekoizpena, lehen sektorearen lana eta hurbileko kontsumoa sustatzea ditu helburu azoka bereziak.

Abenduaren 31n bukatuko dira egungo erabilera lizentziak, eta horiek berritzeko prozesua abiatu du udalak.

Zuzenketak herritarren presioarengatik eta udalaren exijentzia formalengatik egin direla adierazi du alkateak. Hala ere, informazio zehatza, epeak eta konpromiso formalak eskatu ditu.

Abenduaren 19an izango da egun hori, eta postua jarri nahi duten herritarrek hilaren 8ra arte dute izena emateko aukera.

Zortzi saiok osatzen dute 2026-2027 ikasturtea. Bihar bigarren filma proiektatuko dute, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Kulturgintzaren eredu berrien inguruan hausnartuko dute aurtengo Hitzen Lihoa literatur zikloan. Azaroaren 13tik 15era egingo dute.

Horma erortzeko arriskuan dago eta udalak obrak hasiko ditu astelehenean. Alkateordetzaren atzeko bidearen zati bat itxiko dute, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Eremu zabal bati eragingo diote neurri horiek igandean.

Besteak beste, etxebizitza eskubidea herritar denei bermatzeko eskatuko du greba orokorrak.

Piztu Lezoren Muxikatua bertso musikatuen sariketaren bigarren kanporaketaren agertoki izango da gaur (hilak 6, ostirala) Ibaiondo.

Lander Garro zuzendariaren azken lana da. 1987an gertatutako Lucia 'Lutxi' Urigoitia ETAko militantearen heriotzaren ingurukoa da, testigantzen, familiaren eta adituen ahotsetatik eraikia.

Gero eta arlo gehiagori erreparatzen diete kirolariek baldintzarik egokienetan aritzeko. Oinen osasuna zaintzeko gakoak eman ditu Lierni Murgiondo Olaizola Matxain Podologia Aurreratua Zentroko podologoak.

Alderdi sozialistak Mugikortasun diputatuak erakutsitako "kudeaketa gaitasuna eta entzute aktiboa" goratu ditu, eta EH Bilduri "inmobilismoa" leporatu dio aparkalekuen aferan.

Galtzaraborda hiribideko etxebizitza batean izan zen leherketa atzo arratsaldean eta ospitalera eraman zuten zauritu bakarra; suhiltzaileak ikertzen ari dira zerk eragin ote duen.