
Joan den asteko sutearen harira, herritarrak mobilizatzen hasi dira. Batzar irekia egingo dute bihar (osteguna) Lezon.

Maiatzean San Pedron gertatutako luizia argitu eta zer nolako egonkortze lanak definitu behar diren jakiteko azterketa abiatuko du Pasaiako Udalak.

Lander Olasagasti aditua izango dute alboan bisitariek. Oinarrizko azalpenez gain, detektagailu berezi batzuekin ugaztun hegalari harrigarri hauek entzuteko aukera izango da, baita ikusteko ere.

Sutearen arrazoiak eta ondorioak argitzeko informazioa eskatu diete bi alkateek eskumena duten erakundeei. Biek nabarmendu dute gertakari hori "ezin dela normaltzat jo".

AHTren obrengatik aldiriko tren zerbitzua erabat etetea erabaki du uda honetan ere ADIFek. Honek "galera handiak" eragiten dituela salatu du Oarsoaldeko AHTren Aurkako Taldeak.

Mobilizazioa egin zuten herritarrek ostiralean Lezon, Pasaiako portuan izandako azken sutea salatzeko. Suteetatik harago, salatu zuten egunerokoan pairatzen dituztela herritarrek portuko jardunak eragindako kalteak.

2018an ere txatar tontor batek su hartu zuela gogoraraziz du Eguzki talde ekologistak, eta ordutik ez dela arazoari benetako irtenbiderik eman.

Erakundeek etxean geratu eta leihoak ixteko deialdia egin dute goizean, baina jada normaltasunera itzultzeko deia egin dute.

Lezoko kaian gaur eta beste hainbatetan eman diren suteek herritarren osasunean eragiten dituzten kalteak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur.

Lezoko kaian izan da ezbeharra, goizean. Inguruko biztanleei leihoak ixteko gomendatu die Portu Agintaritzak.

Klubeko koordinatazile Xabier Sanchezek aipatu du "asmo handiz" ekingo diotela seigarren denboraldiari.

Iztieta-Ondartxo-Altzate 2. gunean eta Miguel Irastorza plazan izango dute eragina aldaketek. Irailaren 1ean sartuko dira indarrean.

Lan hauekin "oinezkoen irisgarritasuna hobetu" nahi du udalak, "kalearen ingurua egokituz". Hiru hilabeteko epean bukatzea aurreikusi dute.

Galtzaraborda, Kaputxinoak, Beraun, Agustinak eta Igantzi auzoetan izango dira mozketak, goizez.

Oso fin aritu da bakarka zein taldeka gazte pasaitarra. Urrezko dominatik oso-oso gertu egon da.

Soilik entzumenaren, usaimenaren eta ukimenaren bidez ingurua ezagutzera gonbidatuko dituzte bertaratutakoak.

Nazioarteko bi sari berri hauekin, 29 domina ditu dagoeneko abesbatzak. Bi kategorietan izan ziren garaile errenteriarrak.

Aurtengo auzoko jaien gaineko balorazio "oso-oso positiboa" egin dute auzotarrek. Hiru egunez festa eta giro ona izan da nagusi.

Metaberso, Gaintxurizketako Bertso Txapelketaren lehen ekitaldia egin zuten ostiralean, arrakasta handiz. Izandako harrera ikusita, auzotarrak bigarrenari begira jarri dira jada.

Hilaren 30ean izango da Katapulta Tour Gipuzkoa 2026ren lehen emanaldia. Altamiragain parkeko anfiteatroak jasoko du ikuskizuna.