HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak prestatu ditu Oarsoaldeko AEK-k uztail eta irailerako.
Euskaraz hitz egiteko espazio eroso eta konfiantzazkoa eskaintzen jarraitzen du Lau Haizetara Eukaltzaleon Topaguneak Mintzalaguna programaren bidez. Irakurketa Erraza taldea ere martxan dute.
Hilaren 18an izango da festa eguna, Lesakan. Bertara oinez edo autobusean joateko antolatu dute, eta herri bazkarirako txartelak ere salgai daude.
Udazkenean egitekoa den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren atarikoa da Gipuzkoa Bertsotan. Lan ona egin du Muruak lehenean.
Euskal Herrian Euskarazen Harrotze Astearen harira, hainbat ekitaldi jasoko ditu herriak. Lehenak ostegunean egingo dituzte.
Pasaiako Udaleko kale garbitzaileen lan deialdietan epaitegiek euskara mespretxatu izana salatu dute gaur pasaitarrek.
Iritsi da berriz ere familietan euskararen erabilera sendotzeko Jostakeitan egitasmoa. Saioak hilaren 15 eta 22an, nahiz ekainaren 5 eta 12an egingo dituzte.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak kanpaina abiatu du eskualdeko lau udalekin batera. 12 urte artekoek euskaraz kirola egiteak hizkuntzaren jabetze prozesuaren parte izan daitekeela diote.
Aurten eskainiko diren zazpi zikloetatik lautan euskaraz ikasteko aukera izango da. Astelehenean zabalduko dute matrikulatzeko epea.
Euskal Herrian Euskarazen Harrotze Astearekin bat egin dute Lezoko hainbat eragilek. Gogoetarako oharra zabaldu dute.
Filmaren emanaldia 18:30ean hasiko da; Gezalan. Proiekzioa bukatzean, egileekin solasaldia antolatu dute.
Familian Jolasean programak antolatu du larunbateko tailerra. Ostegun goiza da izena emateko azken eguna.
Iñaki Iurrebasok hitzaldia emango du bihar (asteartea), Kultura Aretoan, datuak esku artean euskararen gaineko irakurketa integrala egiteko.