
Hilaren 11tik 14ra Pasaiako Dantza Festibalak Antxo dantzaz beteko du, 17 emanaldirekin. Gaur aurkezpen eta solasaldirako saio berezi bat egingo da Kultur Etxean, 19:00etan.

Igande eguerdian bi obrako emanaldia egingo dute Orratx! Txiki eta Orratx! Gazte taldeetako kideek Gezalan.

Kurtso bukaerako kontzertu berezian izango dute gonbidatu Urdangarin. Hilaren 19an izango da emanaldia, Lekuona Fabrikan.

Alkar Txikik ikasturte bukaerako saioa egin zuen igandean. Larunbatean (hilak 6), Antxoko XXXI. Sagardo Jaia.

Paleolito Garaiko labar artea Aizpitarte muinoan liburua aurkeztuko dute hilaren 3an, asteazkena, 19:00-20:30 bitartean, Reina aretoan-

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak zenbait kontzertu eman ditu Kolonbian eta Mexikon. Bizitako esperientzia partekatu du HITZArekin.

Azken lana sorterrian aurkeztuko du etzi Mikel Markez euskal kantautoreak. Disko berriarekin aspaldian buruan zebilkion bertsolaritzaren gaineko monografikoa egiteko asmoa bete du sortzaileak.

1987. urtean hil zuen Guardia Zibilak Luzia Urigoitia ETAko militantea Trintxerpen, atxilotzerakoan emandako tiro baten ondorioz. 'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala ondu du Garrok, poliziaren bertsioari kontra egiteko.

Luix Mitxelena oiartzuarraren proiektua da Ixo Teatroa, eta orain 'Harea' lanaren aretoko bertsioa taularatuko dute.

Larunbatean izango da, 20:00etan hasita, Maria Magdalenaren Lagunak Kultur elkarteak antolatuta.

Lehen hitzordua, ostiralean izango du, dantzaldia antolatu baitu Xabier Olaskoaga plazan 17:30ean hasita, eta Herri Arte Eskolako ikasleak izango dituzte lagun.

Abestia ekainaren 24an Oihan Azkune ekoizlearekin batera kaleratuko duen Euskaribe Mix EParen aurrerapena da.

Egitarau zabala bezain interesgarria hilabete honetarako Lekuona Fabrikaren Udal Bibliotekak ondu duena. Sormena eta literatura erdi-erdian jarri ditu.

'Semilla de libertad. La herencia de una memoria resistente' liburua izango dute hizpide Trikuharri elkarteak antolatutako hitzorduan.

'Artista liburuak. Poema eskulturak' erakusketa espazio horretarako espresuki sortutako lanen aukeraketa dela azaldu du Barriosek.

Hondarribian bizi ziren lau emakume sorginkeriaz akusatu eta kartzelatu zituztela jorratuko du lanak; tartean, Maria de Illarra oiartzuarra.

Itsas Mendi taldeak antolatuta, Donostiako abesbatzak kontzertua eskainiko du hilaren 29an San Joan Bataiatzailearen parrokian, 20:00etan.

Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak plaza dantza ikastaroa ondu du, lau saio antolatuta. Hilaren 29a da izena emateko azken eguna.

Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazen ekimenez antolatuta, Aritz Ibarra Agirrezabal egileak emango du ilustrazio liburuaren berri.

Hilaren 29an, ostiralarekin, egingo du aurkezpena Angel Bidaurrazaga idazleak.