Karlos Saldise plazan egingo dute herri paella jatea. Txartelak Lezokoak-en establezimenduetan kontsumitu, eta zozketa bidez esleituko dira.
Kale gorrian geratzeko arriskuan diren bizilagunentzat alternatiba bat exijitzeko mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Kalitatezko etxebizitza doakoa eta unibertsala aldarrikatuko dute.
Larunbat goizaldetik astelehen goizera arte etenaldi osoa izango dute aldiriko Renferen zerbitzuek Hernani eta Irun artean, burdinbidean egin beharreko lanengatik.
Herri Eskolako familiek zirku tailerra egin zuten larunbatean Adunan. "Goiz atsegina pasa genuen, familiako harremanak landuz, euskaraz jolasean".
09:30ean abiatuko dira, Tiñelutik, Jaizkibelgo Iparragirre eremuko barrakoiak garbitzera.
Kaleratu nahi dituzten Eskalerillaseko bizilagunek herritarren babesa jaso dute gaur. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak deituta, Elkartasun Eguna egiten ari dira.
'Casilda, beste pausoen oihartzuna' dokumentala ikusteko aukera izango da herriko antzokian hilaren 9an.
Gurutze Santuaren plazako eta inguruko kaleetako hainbat ataritan moztuko dute argindarra, bi orduz: 08:00etatik 10:00etara.
"Zentroen arteko kolaborazioak sustatzeko eta lurralde ezberdinen arteko elkartrukeak emateko" asmoa du egitasmoak. Bisita "oso aberasgarria" izan dela adierazi du ikastetxeak.
Euromillones zozketak diru zaparrada utzi du barrutiko Zurutuza paper dendan, txartel bakarrean.
Apirilaren 6an izango da barrikotea, Elorsoro kiroldegiko kantxan. Sarrerak salgai daude, Mirenen eta Garmendin.
17:30ean zabalduko dizkiete ateak ikastolaren berri izan nahi dutenei. Batxilergoko aurrematrikula epea apirilaren 8tik 19ra artekoa da.
8-12 urte bitarteko pasaitarrek itsasontzietan ezinbestekoak diren sokak erabiltzen ikasteko tailerra egingo dute Albaolan.