
OTXE klubak antolatuta, hitzordu bikoitza izango da Oiartzunen hilaren 30 eta 31n. Asteburu horretan Urkabe mendira bertaratzeko deia luzatu dute.

Iraide Susperregi Oyarzabalek eta Manex Elgeta Tolosak 'Oiartzuarra naz ta harro noz' podcasteko lehen atala argitaratu dute. YouTuben ikus daiteke.

Urmendiko langileek eta herri plataformako kideek elkarlanean antolatu dute eguna. Goiz osoan zehar zenbait jarduera izango dira Doneztebe plazan.

Oiartzungo euskalgintzak, UEMAk, beste zenbait eragilek eta udalak deituta, Esnatu Oiartzun herri batzarra egingo dute bihar.

Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak orain arte ezagutu duen bidea bukatutzat eman beharko du Eusko Jaurlaritzak ahoz jakinarazi ondotik Udal Haur Eskolak diruz laguntzeari utziko diola. Zati bat Haurreskolak Partzuergoan integratuko da.

Oiartzungo Feministen Asanbladak Arguedasko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo, Doneztebe plazan.

66 hau jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 40k zein euren familiek hartuko dute parte Arizmendieneako lorategian izango den jardueran.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du biharko. 17:45ean elkartuko dira, Doneztebe plazan.

Aiaren aurka jokatuko dituzte partidak hilaren 22an. Madalensoron izango dira norgehiagokak eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.

Datorren asteburuan zein hurrengoan izango dira palako finalerdiak. Finalak, berriz, ekainaren 7an izango dira.

Ainara Brusau Salaberriak gidatuko du 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako saioa. 17:30ean izango da, Landetxeko egongelan.

Zizurkilgo Zimiterio Sariko finalak jokatuko dituzte igandean (hilak 24), eta Txosteko bi kide lehiatuko dira norgehiagokan.

Korrikaren 12. eguna egitasmoarekin bat eginez, Mintzodromoa egingo dute hilaren 28an, 17:30ean, Landetxe tabernan. Izena eman behar da.

Euskarazko hedabideek zer funtzio betetzen duten aztertzeko mahai ingurua egin du HITZAk, Antxeta Irratiko Aitziber Zapirain, Oiartzun Irratiko Alazne Etxeberria, HITZAko Urko Etxebeste eta BERRIAko Urtzi Urkizurekin.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

'Animalien ahotsa' liburuari buruzko jardunaldi literario eta filosofikoak antolatu dituzte biharko (hilak 23).

50. urteurrena ospatzeko jarduerak antolatu ditu elkarteak. Arkaleko zelaian izan zen lehiaketa, eta bi kategoriatan banatuta aritu ziren parte hartzaileak.

Kirol arloan gazteekin euskararen erabilera sustatzeko egitasmoan zazpi kirol elkarte parte hartzen ari dira.

Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazen ekimenez antolatuta, Aritz Ibarra Agirrezabal egileak emango du ilustrazio liburuaren berri.

'Garen piztiaz beste: Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?' liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dituzte Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegirekin.