Urteak daramatza Lur Korta Redin aktore eta ipuin kontalariak oholtza gainean. Aktore lanetan aritua da, eta ipuin kontaketak egiten dituenean ere ez dio antzezteari uzten.


Elizalde Eskolak 'Arnasguneak' proiektuko auzolana eta gau martxa egingo ditu bihar (hilak 24).

Ander Garaiar Pikabeari emango diote Kirol Saria hilaren 30ean, eta HITZAk harekin izandako elkarrizketa argitaratuko du egun horretan bertan.

Azaroaren 11n etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko greba orokorra deitu du euskal gehiengo sindikalak; gaur aurkezpen agerraldia egin dute Bilbon.

Oreretan asanblada bihar—osteguna— izango da 18:00etan udaletxean; Oiartzunen, etzi —ostirala— elkartuko dira kontzejupean 18:00etan

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 18 urtetik gorako pertsonen errenta pertsonalaren gaineko azalpenak eman ditu, 2024ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egin zuen atzo Angeluko 19 urteko emakume gaztearen erailketa salatzeko.

Azaroaren 10a da eskaera egiteko azken eguna. 2025eko errenta aitorpena hartuko dute kontuan prezio murriztuak aplikatzeko garaian.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egingo du gaur (hilak 19) 18:30ean, Doneztebe plazan. Udalak bat egin du deialdiarekin.

Arraguatik egunero igarotzen diren kamioiengatik kexu dira auzotarrak, horrek eragiten dituen auto ilarez gain bozina hots etengabeak entzuten dituztelako eta kutsadurak gora egiten jarraitzen duelako. Egoerari aurre egiteko hirigintza taldea sortu dute.

Ayende musikari oiartzuarrak eta Karen Ortiz de Guineak 'Arrakala' kontzertua emango dute bihar Mogambo aretoan, 19:00etan.

Ikasleen artean ohitura jasangarriak erakustea eta sustatzea da programaren helburua. Oarsoaldeko ikastetxeetako ikasleek ikasitakoa azaldu dute ekitaldi batean.

Bost hitzaldi antolatu dituzte Arizmendienean, urriaren 29tik azaroaren 4ra. Elikadura, energia, zaintza, kultura eta euskara eta kulturartekotasuna landuko dituzte.

Igandean (hilak 25) Oieleku inguruaz gozatzeko eta han dagoen ondarea hobeto ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute.

Euskal Herriko gatazka politikoaren gordinena jasandakoa izan zen, atxiloketak, espetxea, erbestea, konfinamenduak...

Eskatzaileen behin betiko zerrenda argitaratuta, jakinarazi dute hilaren 28an izango dela Arraguako etxebizitzaren zozketa.

Astero bezala, Oiartzun Kirol Elkarteak klubak jokatu dituen partiden emaitzak helarazi dizkio HITZAri. Hona hemen xehetasunak.

Gaur 18:00etan ekingo diete berriz Gizon Foroei. Denbora Espazioko Joseba Gabilondo Marques izango dute bidelagun.

Bianditz - Domiko bizirik! elkarteak antolatu du hitzordua hilaren 23rako. 19:00etan izango da Gurutzeko Bizardia elkartean.

Oiartzungo Organozaleak elkarteak antolatu du hitzordua, eta XIII. Azkue Memorialeko lehenengo jarduera izango da hilaren 22koa.

ITEVELESAk, zerbitzua burutuko duenak jakinarazi du hitzordua hilaren 28tik hilaren 30era (ostirala) aldatu behar izan dutela.