Irakurketa 'transmaribibollo'-a egin dute plazan, LGTBI+fobiaren kontrako egunean. Pribilegioei buruzko inkesta pasatu dute herritarren artean.
Sindikatuek deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur goizean lantokien aurrean, hala kaleetan nola industriaguneetan.
Politika "estrukturalak" hartu behar direla aldarrikatu du Oiartzungo Udalak. EH Bilduk eta EAJk adostutako adierazpen publiko egin dute.
Areto futboleko bi taldeek finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Bi partidak etxean jokatuko dituzte OKEko taldeek, gaur arratsaldean.
Herriko taldeak ‘Nondik’ izeneko estreinako diskoa argitaratu berri du, dozena bat abestirekin. Rock alternatibo eta pop doinuetan kokatzen da; fruitua ematen jarraitu nahi dute.
Kultur eta sormen arloko jarduera ekonomikoen sustatzaile izateko bokazioarekin zabaldu ditu ateak Agustinak Zentroak duela hilabete. Herrialdeko erreferentziazko zentro bilakatzea du helburu.
'La Ertzaintza que viene' liburua aurkeztuko dute datorren asteartean, hilak 21. Arizmendienean izango da kazetariarekin solasaldia.
Iazko Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketan saritutako 24 lanak liburu batean jaso dituzte. Hainbat txokotan eskura daiteke.
Arizmendi eta Arbelaitzek asteburuan lortu dute fasea pasatzea. Suspe eta Egialde bikotearentzat, ifrentzua.
Belar-bolak egiteko material erabilia jasoko du udalak, datorren ostegunean. Bost puntu prestatuko dituzte hondakinak jasotzeko.
Hilaren 16an egingo dute ikasturte honetako Elizalde Eguna. Goiza modu politean pasatzeko egitaraua prestatu dute.
Hilaren 16ko goizean izango da zozketa. Zortzi eskakizun aurkeztu dituzte, libre dauden lau tokiak betetzeko.
Igandean egin zuen Lezoko mendizaleen taldek maiatzeko irteera, Oiartzun aldeko parajeetara. Sasoiko azkena ekainaren 16an izanen da.