2026/6

Herritarrak itsas ingurumenaren babesean aktibatuko ditu Materrek

Materrek plogging izeneko jarduera egingo du larunbatean, Pasaia eta Ulia artean, 10:30etik aurrera. Parte hartzaileek 5 kilometroko ibilbide bat osatu, eta bidean aurkitzen dituzten hondakinak bilduko dituzte.

Muturreko tenperaturengatik, babesleku klimatikoak zabaldu ditu udalak

Muturreko tenperatura altu eta iraunkorren aurrean, udalak babesleku klimatikoak egokitu ditu lau barrutietan.

Odol morea dutenen liburua

Atzo aurkeztu zuten 'Sentimendu baten garaipenak. Pasai San Pedroko arraunaren historia eta ondarea 1854-2020' liburua. Emozioz betetako ekitaldia izan zen.

San Joan bezperako suak, bertan behera

Bero boladak bultzatuta hartu du San Joan bezperako suak bertan behera uzteko erabakia udalak; auzoetan egin daitezkeen parrilladei ere eragin die aginduak.

Maria de Lezo kaleko termometroak 37 gradu markatzen zituen 11:30ean.

Arduraz jokatzeko deia egin du udalak

Bero bolada dela eta zuhurtzia eskatu du udalak bereziki aire libreko jarduerei dagokienean.

Sanpedroek sanjoanen lekukoa hartuko dute

Hilaren 26tik 30era San Pedro bost eguneko jai giroan murgilduko da. Aurten emakume jostunek jaurtiko dute txupinazoa, 20:00etan.

Usoz gaueko aparkaleku gisa erabili ahal izango da gaurtik

Udalak eta Lizeoak lankidetza hitzarmena sinatu dute Antxoko eremuaren erabilera, zaintza eta mantenua arautzeko.

Oiartzungo babesgune klimatikoen sarea, martxan

2027ko udaberrian aurkeztuko dute lana, baina orain arte egindakoa azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko aurkezpen bilera egingo dute hilaren 29an.

Herri oso bat, harro eta irriz

'Herri, harro, irri' ikuskizuna egin zuten larunbatean Gurutze Santuaren plazan. Emozioz eta lezoarrez bete zen herriguneko zabalgunea.

Ikasleak itsas hondakinen erronkan murgildu ditu Materrek zortzigarrenez

Itsas hondakinen erronka: gazteak aldaketaren protagonista egitasmoaren barruan, ikasleek hamar proiektu garatu dituzte. Horietako bi eskualdekoak dira.

Hika bertso poteoa, ostegunean

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar AEKk antolatu dute.

San Joan bezperako gau berezirako prest Lezon

20:00etan eta 22:00etan dantzaldiak izango dira Gurutze Santuaren plazan.

Bide publikoan alkoholaren kontsumoa arautzeko neurriak aurkeztu ditu Lezoko PSE-EEk

PSE-EEren proposamen artean daude kale-zurrutaren edo botiloiaren definizioa zehaztu eta arautzea, "baita debekatzea ere".

Donibaneko HAZ bulegoa, itxita asteazkenean

Zaindariaren jaia dela eta, Donibaneko bulegoa itxita egongo da hilaren 24an. Trintxerpeko eta Antxoko bulegoek ohiko ordutegia izango dute.

Euskararen aldeko urratsak San Juan-Koxtapen

Arraun elkarteak eta Donibaneko Euskaltzaleon Sareak euskararen aldeko deialdi bat egingo dute bihar Santiago plazan sanjoanen txupinazoa baino lehen: Arroxa euskaraz gara.

soinuenea

Herri musika eskolan izena emateko epea ireki dute

Uztailaren 11 izango da izena emateko azken eguna, eta instrumentu hauek ikasteko aukera egongo da: alboka, biolina, txalaparta, xirolarrua, txistua eta danbolina.

'Nafar kostaldeko soinuak' musika jaialdia, Beloaga gazteluan

Beloaga Bizirik elkarteak antolatu du hitzordua uztailaren 11rako. Juan Mari Beltran laukoteak 'Beloaga' lan berria aurkeztuko du.

Lur Gardenen artilea landuko dute zuzenean

'Emakume ehuleen akelarrea' egingo dute bihar, 16:30ean hasita. Artilearekin lan egiten duten emakume eta enpresak elkartuko dira bertan.

Jendaurrean da Eduardo Laboaren liburua

Eduardo Laboa idazle sanjuandarrak 'Nire ametsetako leku txikia liburua' aurkeztu zuen atzo Juanba Berasategin. Idazleak Donibaneri eskaini dio liburua, eta herriko istorio mordoa jaso ditu bertan.

Alaberga eta Igantzi, irisgarriago

Guztira, bi esku-hartzeek 230.861,36 euroko inbertsioa suposatu dute eta, horri esker, bizilagunek egunero erabiltzen dituzten espazioetan oztopo arkitektonikoak kentzeko bidean aurrera egin ahal izan da.

Oarso Bidasoko Hitza
Gehiago