Erakusketak

Ostiralean izango da merkatarien egun handia: Itturri Eguna

17:00etan hasita, zenbait jolasetan parte hartzeko aukera izango dute herriko txikiek. 'Mugarri' antzerki musikatua izango da gero, 19:30ean.

Geologiaz eta gizakiaz ariko dira Altzibartik Karrikara bidean

Luberri museoak 'Geologia eta gizakia' bisita komentatua antolatu du larunbaterako (urriak 3). 10:00etan izango da, eta izena eman behar da.

Elizalde eskolak Girizia elkartean hartuko du aterpe

Bertso bazkari autogestionatua egingo dute urriaren 10ean. Txartelak Kabitxo tabernan eskuratu behar dira, bost euroren truke.

Musika koralak San Pedro hartuko du asteburuan

Ostiralean Ondartxok antolatzen duen San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 41. ekitaldia hasiko da barrutiko elizan. Aurtengoak bost emanaldi izango ditu.

Ikasturteko ikastaroen aurkezpena egingo du Killirikupek etzi

Arizmendienean egingo dute agerraldia, 18:00etan. Kurtsoan zehar jorratuko dituzten zenbait gai aurreratu dituzte dagoeneko.

Urriaren 17a gozo-gozoa izango da Lezon

Lezoko kaleak tokiko merkataritzaren, artisau gozogintzaren eta auzo bizitzaren topaleku bilakatuko ditu Auzoaren Arima Gozoa azokak.

Torreatzerekin, energia berriztagarri eta burujabe gehiago Lezon

Kunkanak Torreatzeko gunean jada jarrita ditu eguzki plakak. Horien energia baliatzeko aukera dute bazkide erabiltzaileek.

Lurraldebusen gainean aritu dira Azahara Dominguez eta auzo elkarteetako ordezkariak

Lurraldebusek Oarsoaldea, Irun eta Hondarribirako eskaintzen dituen zerbitzuetan aurreikusitako aldaketak izan dituzte hizpide.

Hekoa, Oarsoaldeko dirua jaio da

Eskualdeko establezimenduekin ari dira lanean hekoa erabiltzeko. Diruaren iruditeria edota billeteen xehetasunak aurkeztu dituzte gaur.

Lezo Euskaragarrirekin, ahalduntze gehiago

Bilboko GUKAren esperientzia eta EHEren eskutik bi eguneko tailerra izango dira Ahalduntze Eskolaren barruan.

Proiektu berriak eta auzoetako lokalak eskutik

Nire ideiak ba al du aukerarik auzoko lokal batean bizia hartzeko? tailerra egingo dute hilaren 29an Agustinak Zentroan.

7.000 kilometro pasata, txapeldun!

Automobilismoko Espainiako Mendiko Txapelketako txapeldun izan da Aitor Gomez Martiarena lezoarra bere kategorian, 7 klasean zehazki.

Familia Laguna, sarea josteko prest

Azaroarekin batera, martxan martxan jarriko du udalak Familia Laguna programa Errenteria-Oreretan. Honakoa laugarren urtea izango du udalerrian.

madalenaren basilika

Easo abesbatzako beteranoak, Madalenaren ermitan

Niessen elkarte gastronomikoak antolatuta, igandean izango da emanaldia, 12:00etan hasita, Afagi elkartearen alde.

Larunbatean izango da udazkeneko HemenGuk azoka

10:00etatik 13:00etara bitartean Doneztebe plazan elkartuko dira dozena bat postu. Jakiak edota bitxiak bezalakoak erosteko aukera egongo da.

Miru beltza eta amiamokoa askatuko dituzte Arditurrin

Igandean (urriak 4) askatuko dituzte Basabizi zentroan sendatutako animaliak. 11:00etan izango da hitzordua, eta izena eman behar da aurrez.

Topagune Sozialistaren berri emateko, kontzertuak eta marianitada

Urriaren 9an hasiko da GKSren topagunea, Elizondon. Haren atarian, aurkezpen ekitaldiak ari dira egiten zenbait herritan. Larunbatean Oiartzunen dute hitzordua.

antton valverde

Antton Valverderena izango da Arizmendienea

Kantagiltza egitasmoaren hurrengo protagonista izango da Valverde igandean (urriak 4), 18:00etan hasita, Arizmendienean.

Gehiago