Erakusketak

Egiar Otegi eta Julen Olaizola, Bilintx sariaren lehian

Otegik atzo izan zuen saioa Donosti-Berri elkartean. Oreretarraren txanda, berriz, urriaren 9an izango da, ACD Aiete elkartean.

INDARKERIA MATXISTA

Herri oso batek erantzun du

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egin du adin txikiko bat prostituitu dutela salatzeko. Herriak irmo erantzun dio deialdiari.

El Salvadorreko bizipenak, lehen pertsonan

Mundubatekin elkarlanean eta Bixi-Bixi elkartearekin laguntzarekin, giza eskubideen defentsaren inguruko topaketa egin dute Pasaian.

Kultur udazken goxoa Lezon

Herriko urte bukaera arteko kultur emarian klasiko asko, eta berritasunak ere badaude. Gaur aurkeztu dituzte horiek guztiak.

Udal gobernu taldeak 2027ko zerga ordenantzen proposamena aurkeztu du

%2,4ko eguneraketa aplikatzea proposatu dute, nahiz eta zenbait kasutan izozteak ere aurreikusi dituzten. Proposamena ordezkaritza duten alderdi politikoei aurkeztu zaie.

Bertso eskolak Herri Arte Eskolak eskainiko ditu urtarriletik aurrera

Udalbatzan erabaki behar dute oraindik proposamena, baina behin onartuta, eskolak Herri Arte Eskolaren egoitzan izango dira. Urtarrilean hasiko da ikasturtea, eta irakasleak langile publikoak izango dira.

Talentua, gozamena, euskara eta "intriga"

Urriaren 3an jokatuko da Lezoko IV. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Lau aktorek, Euskarazko Antzerki Testu Laburren Lehiaketako lau finalisten irakurketa dramatizatua egingo dute.

Ikasturteko lehentasunen artean, etxebizitza plana

Udalak ikasturteko lehentasunak markatu ditu. Bost dira, eta Oiartzun herri bizia, bizigarria, jasangarria, berdinzalea eta euskalduna izatea da horien helburua.

Bahia de Pasaia Rock Jaialdiarekin, Antxo rockaren epizentro

Urriaren 16an rockaren festa handia Antxon sortu berri den jaialdiarekin. Barrutiaren eta herriaren historiari keinua da musika latzaren zaleen topagunea.

INDARKERIA MATXISTA

Adin txikiko bat prostituitzea salatu du Oiartzungo Udalak

Feministen Asanbladak 18:30ean Doneztebe plazan egingo duen elkarretaratzearekin bat egin eta herritarrei bertaratzeko deia egin die udalak.

Lezoko EAJk salatu du EH Bilduk ez dituela herritarren eskaerak erantzuten

Talde jeltzaleak salatu du herritarrek udalaren erregistro ofizialean aurkeztutako idatzi eta eskaerei ez zaiela "behar bezala" erantzuten.

gezi beltzak

Sormenezko idazketan trebatzeko saioak, Oier Guillanen eskutik

'Gezi beltzak' tailerra gidatuko du Guillanek Ehuntze Sormen Espazioan. Urriaren 8an izango da lehen saioa, eta bi astean behin elkartuko dira.

Eskola igeriketa kanpaina berria, martxan

Errenteriako Udalak Eskola Igeriketa kanpainaren ikasturte berria martxan jarri du.

Ramon Sagarzazu Olazagirre 'Xenpe' hil da

Atzo hil zen, 90 urterekin. Hamarkada askotan zehar ezker abertzaleko militantea izan zen. Oiartzungo ezker abertzaleak atsekabe eta aitortza mezuak zabaldu ditu.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik da

Urriaren 1etik azaroaren 10a arte, biak barne egin ahalko dira ordainketak.

Ziriku: "Euskalgintzak erradikaltasuna izan behar du"

Ostiral arratsaldean egin zuten Ziriku euskara taldearen aurkezpen irekia. Ekinbide zehatzak iragarri dituzte.

1976ko kintoek mende erdia ospatuko dute

Momentuz 120 lagunetik gora eman dute izena 1976ko kintoen bazkarian parte hartzeko.

Zein izan dira oiartzuarren asteburuko emaitzak?

Hona hemen Oiartzun Kirol Elkarteko jokalarien partidak. Ostegunean guraso bilerara joateko deia luzatu du zuzendaritza taldeak.

Portuko soinu inpaktua simulatu eta ebaluatzea xede

Tecnalia zentro teknologikoak Pasaiako portuko operazioek eragindako soinu inpaktua simulatu eta ebaluatzeko sistema berritzaile bat garatuko du, hiru fasetan.

Oarsopediak ikasturte hasierako bilera egingo du

Bilera deialdia irekia da, eta Wikipedia munduan sartu nahi duen herritar orori zuzenduta dago.

Gehiago