
Lezoko Herri Olinpiaden bigarren jardunaldia egingo dute bihar (larunbat) taldeek. Pista jolasa egingo dute, herrian zehar.

Espazioak 300 metro koadro izango ditu, eta komuna eta gune berdea ere izango ditu. Lanak urtebetean amaitzea aurreikusi dute.

Hitzordua arratsaldeko seitan izango da, eta, beraz, denda ordu horretan itxiko dutela jakinarazi dute.

'Creme de la Creme' pintxoarekin gailendu da establezimendu hori. Horrez gain, Pasaiako I. Pintxo Ibilbidea ere egin da.

"16 urtetik beherakoei hurbilketa sexuala eta baldintzapeko mehatxuak" egitea egotzi dizkio Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak.

EUDELena da iniziatiba. Besteak beste, prebentzio, babes eta sentsibilizazio neurriak ezartzeko konpromiso hartu du udalak, erakundeekin eta gizarte eragileekin elkarlanean.

Iniziatibaren helburua da hondakin organikoen bilketa sistema hobetzea, herritarrei erabilera errazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna handitzeko.

Errenteriako Udalak bi urrezko sari jaso ditu hiri, herri eta eskualdeen inklusioaren eta aniztasunaren aldeko jardunbide onenak saritzen dituen Europako Batzordearen sarietan.

Hezkuntza Sailari desadostasuna adierazteko elkarretaratze zaratatsua egin dute plazan. Ezohiko plenoa ere izan da gero udaletxean.

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak Udaberri Festa antolatu dute astebururako. Jarduerak ostiralean eta larunbatean izango dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

'Paris is always a good idea' telesailaren hainbat pasarte grabatuko dituzte astelehen osoan zehar. Herriguneko hainbat eremutan oinezkoek eta ibilgailuek mugak izango dituzte.

Tabudemons elkarteak antolatutako kontzertuaren laugarren ekitaldiko kartel buruak jakinarazi ditu.

"Kudeaketa kolapsoa" egoeran dela udalerriko kontratazioa esan du alderdi sozialistak.

Arando Txiki Otxotea Donibaneko kaleetan zehar ibiliko da, 12:00etatik aurrera. Ondoren, kantaldia egingo dute Kultur Aterpean.

Gipuzkoa Taxi elkarteak aplikazioaren proba pilotua egingo du datozen egunotan, eta 943 47 00 47 telefonoa martxan jarri dute.

Auzo lokaleko balkoian zintzilik ziren hainbat herrialdetako banderak kendu dituzte oraingoan.

Plana eraginkorra eta partekatua izatea nahi du udalak, eta horretarako parte hartze saioak antolatu ditu.

Gautenari aitortza egingo diote bere lanarengatik, eta Egiluze ikastetxera heldu zela 10 urte bete direlako.

Liburuaren Egunaren harira, idazlea Trintxerpeko liburutegian izango da, 19:00etan. Obrak antzerkia eta garapen pertsonala jorratzen ditu.