
Illunbe elkarteak antolatuta, desfilea Andonaegi jauregitik aterako da, 12:00etan. Trintxerpen eta San Pedron trafiko aldaketak izango dira.

'Creme de la Creme' pintxoarekin gailendu da establezimendu hori. Horrez gain, Pasaiako I. Pintxo Ibilbidea ere egin da.

Iniziatibaren helburua da hondakin organikoen bilketa sistema hobetzea, herritarrei erabilera errazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna handitzeko.

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak Udaberri Festa antolatu dute astebururako. Jarduerak ostiralean eta larunbatean izango dira.

Hilaren 21ean Gipuzkoako Bakailao Pintxoen XII. Txapelketako finala jokatuko da Donibaneko Kulturgunean, 16:00etatik aurrera.

Ingurumenarekin eta herritarren sentsibilizazioarekin duen konpromisoari helduz, hainbat neurri jasangarri iragarri ditu jaialdiak.

Urte bikaina darama Xabier Salillas martxa lasterkari antxotarrak, bi probatan gailendu baita. Orain, begiz jota du azaroan Monakon jokatuko den Munduko Txapelketa.

Iazko saioek aho zapore ona utzi ondoren, udalak bigarrenez antolatuko du egitasmoa, lau barrutietan. Udalak urteroko foro egonkor gisa finkatu nahi ditu batzarrak.

Lanen lehen fasea bukatuta, proiektua fase berri batean murgilduko da, eraikina eraikitzen hasiko baitira. Adinberri 2028ko abenduan errealitate izatea aurreikusi dute.

Gazteekin zuzenean lan eginez, kirol ingurunean ematen diren botere harremanak, lehiakortasuna eta hizkuntza ohiturak eraldatzeko estrategiak proposatzen ditu egitasmo horrek.

Meipiko Udaberri Festaren programazioaren barruan, mutxikoek Donibaneko auzoa hartuko dute, 12:00etatik aurrera. Herri dantzaldia Meipiko plazan izango da.

Antxoko Topaguneak antolatutako jaiaren jarduera nagusia Moliño Trail mendi lasterketa izango bada ere, egun osoko programazioa ondu dute.

Arando Txiki Otxotea Donibaneko kaleetan zehar ibiliko da, 12:00etatik aurrera. Ondoren, kantaldia egingo dute Kultur Aterpean.

Liburuaren Egunaren harira, idazlea Trintxerpeko liburutegian izango da, 19:00etan. Obrak antzerkia eta garapen pertsonala jorratzen ditu.

Lezobidea kalea itxita egongo da larunbateko 10:10etik igandeko 02:00etara, eta autobus geltokia Meipiko biribilgunera lekualdatuko da.

Gaur San Pedron eta Trintxerpen egingo dira jarduketak, eta bihar, Antxon. Helburua da udalerriko errepideen egoera hobetzea.

Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, Tirabira taldeak kontzertua eskainiko du igandean (hilaren 19an) Kultur Aterpean, 12:30etik aurrera.

Udalekuetan hezitzaile gisa aritu nahi dutenek hilaren 20ra arte dute izena emateko aukera. Horiek online egin behar dira.

Kontu Kantari, Pasaiako Solasaldi Musikatuen egitasmoaren barruan artista gernikarra Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko ordezkari batzuk Pasaia Badia Aktiboaren estrategiaren nondik norakoak ezagutu zituzten atzo.