Erakusketak

Palestinatik entzun dira sanjuandarren oihu eta aldarrikapenak

Gora Herriak jaialdiaren azken eguna da gaurkoa. Askotariko ekitaldi eta ekintzak egin dituzte Donibanen, Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Zebrabidea LGTBIQ+

Aniztasunaren aldeko pausoak

San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabidea koloreztatu dute Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduko kideek eta herritarrek elkarlanean.

Indarkeria matxista

"Ez dugu onartuko indarkeria matxista pairatu duten emakumeak zuen interes politikoen mesedetan erabiltzea"

Haserre eta batez ere indartsu hartu dute plaza gaur arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak, Amalatzek, Oreretako Bilgune Feministak eta Zirikak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eragile mordoak babestuta atera dira kalera eragile horiek azken asteetan udalerrian salatu diren indarkeria matxista bi auzien inguruko zurrunbiloak derrigortuta.

Ikerne Zarate Gartziarena/ Imanol Saiz Gomez de Segura

Baso lanak egiten ari dira Gaintxurizketan

Bertako landareak berreskuratzea da lanen helburua, eta horretarako ari dira jardunean. Negu partean bertako espezieak landatzea aurreikusi dute.

"Osakidetza gurea da, eta osasungintza sistema publiko kalitatezkoa nahi dugu"

EAG Etengabeko Arreta Guneak medikurik gabe ari direla salatu dute gaur goizean Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek.

Ikerne Zarate Gartziarena/ Imanol Saiz Gomez de Segura

Lezo Institutuak Agenda 2030 programarekin egindako lana aurkeztu du

Ikasleak Mikel Arruti alkatearekin eta Ingurumen teknikariarekin elkartu dira, eta Agenda 2030 lantzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Donibanen da ordezkaritza palestinarra

Bihar bukatuko da Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia, azken eguneko jarduerekin. Bertan izango diren palestinarrei harrera instituzionala egin diete gaur goizean udaletxean.

Kaleko liburutegia jarri dute Arraguan

Etxola formako apalategi urdin bat da, eta haur zein helduentzako liburuekin hornituko dute. Auzoko haur parkearen alboan dago liburutegia.

Gamongoa: 755 etxebizitza eta 20 hektareako berdegunea

Gamongoa auzo berria izango denaren jarduketa aurkeztu dute. Astelehenean izan zen hori, sustatzaileek eremu horretarako Jarduketa Lehenetsiaren aurreproiektua aurkeztu dute.

Bihar irekiko dute udako igerilekua

Irailaren 13ra arte egongo da zabalik, eta ohiko bonuak egiteko aukera egongo da. Aurten trafiko aldaketak egunero egongo dira indarrean.

Luberriren doinuak, ostiralean, Donibanen

Itsas Mendi taldeak antolatuta, Donostiako abesbatzak kontzertua eskainiko du hilaren 29an San Joan Bataiatzailearen parrokian, 20:00etan.

Mugikortasun plan berria izango du Pasaiak

Pasaiako Udalak Hiri Mugikortasun Jasangarriko plana egingo du. Mugikortasun ohiturak aztertuko ditu, trafikoa, aparkalekua eta espazio publikoa berrantolatzeko.

Lokal eta espazio hutsak dinamizatzeko diru laguntza deialdi berria, zabalik

Laguntzen bidez, pertsonentzako zerbitzu eta jarduerekin lotutako negozio berriak abiaraztea, mantentzea eta tokiko merkataritza indartzea bultzatu nahi dira.

Selektibitatea pikutara bidali du Ikamak

Selektibitatearen kontrako kanpaina egiten ari da azken asteotan gazte antolakundea, baita Oarsoaldean ere.

Palestinaren aldeko keinuak eta egitateak Antxon

Basari elkartearen ekimenez Palestinarekin Elkartasun Eguna egin zen larunbatean Pasaiako barrutian.

Urbieta I eta Urbieta IV, txapeldun

Gipuzkoako Pasaka Txapelketa - Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finalak jokatu zituzten atzo, eta Txosteko Urbieta IV izan zen irabazleetako bat.

'Euskal moztaileak munduan' dokumentala eta solasaldia, ostiralean

Dokumentaleko protagonisten solasaldia egingo dute udal areto nagusian, eta Herritu dinamika ere aurkeztuko dute.

Fanderiak eta Erdiguneak hartuko dute auzo batzarren lekukoa

Hilaren 27an, asteazkenean, izango da batzarra Fanderian; Erdiguneko batzarra berriz, hilaren 28an izango da, osteguna.

Gehiago