
Astelehenetik aurrera Errenteria-Oreretako hiri garraioaren sistemak hobekuntza nabarmenak izango ditu.

Dozenaka herritarrek portuaren jardunaren gaineko ezinegona eta haserrea azaldu dute, manifestazio zaratatsuan.

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Agerraldia egin du gaur Aizpea Otaegi alkateak Zentolen Berri hilerrian. Udalaren izenean elkartasuna adierazi die lapurretaren eta kalteen biktima izan diren familia guztiei, horrelako ekintzak "zitaltzat" eta "mespretxagarritzat" jota.

GI-2132 eta GI-2134 errepideetan lanak egingo dituzte 22:30etik 5:30era. Ordu tarte horretan errepidea itxita egongo da.

Bihar, irailaren 1ean, zabalduko dute horietan parte hartzeko izen ematea. Irailaren 17tik 20ra egingo dute Atlantikaldia.

Portuko azken suteak hautsak harrotu ditu Lezon. Nazkatuta, herritarrek bigarren batzar bat deitu dute ostegunerako. Kalejira zaratatsua ere egingo dute.

Atzo arratsaldean itzuli ziren euren herrialdera uda gurean pasatu duten haur sahararrak. "Agur" baino, "hurrengo urtera arte" esateko eguna izan zen atzokoa.

Joan den asteko sutearen harira, herritarrak mobilizatzen hasi dira. Batzar irekia egingo dute bihar (osteguna) Lezon.

AHTren obrengatik aldiriko tren zerbitzua erabat etetea erabaki du uda honetan ere ADIFek. Honek "galera handiak" eragiten dituela salatu du Oarsoaldeko AHTren Aurkako Taldeak.

Errenteriako migrazio prozesuetan jarriko du fokua aurten bekak. Urriaren 31ra arte eman daiteke izena.

"Inprobisazio politikak" erabiltzea eta "adabakiak" jartzea egotzi dio alderdi sozialistak EH Bilduri aparkalekuaren auziari erantzuteko.

Laurak Batek eta Pasaiako Udalak argazki lehiaketa bat abiatu dute 2027ko udal egutegiaren azala aukeratzeko. Hilaren 31 da irudiak aurkezteko azken eguna.

Astelehenean, hilak 7, zabaldu eta hilaren 18ra arte izango da Xenpelar tailerretarako izena emateko aukera.

12:00etan Jaizkibelgo itsaslabarrak ezagutzeko itsas zeharkaldia egingo dute, eta 16:00etan artisau antxoa kontserbak egiteko tailerra.

Lurraldebusen E31 linea bihar (irailak 1) jarriko dute martxan. Oiartzundik 07:00etan irtengo da lehen zerbitzua, eta azkena 21:00etan.

Adinekoen edota mugikortasun murriztua duten lagunen joan-etorriak errazteko garraio zerbitzua indartzea erabaki dute udalak eta Behemendik.

Galtzaraborda, Kaputxinoak, Beraun, Agustinak eta Igantzi auzoetan izango dira mozketak, goizez.

1989an, baserritarrek kanala eta errota inguruak garbitu zituzten, urtero egiten zen ohitura; asteburu honetan, De Cyne Reyna aretoan garaiko bideoa proiektatuko dute.

Urteroko mantentze-lanak egiteko kiroldegia bi astez itxi dute; bitartean, bazkideek Donibaneko kiroldegia erabili ahalko dute.