
Ostiralean Ondartxok antolatzen duen San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 41. ekitaldia hasiko da barrutiko elizan. Aurtengoak bost emanaldi izango ditu.

Urriaren 16an rockaren festa handia Antxon sortu berri den jaialdiarekin. Barrutiaren eta herriaren historiari keinua da musika latzaren zaleen topagunea.

Donibanetik ospitaleetara doan lineak ohiko ibilbidea mantenduko du, baina E07 eta E09 lineen murrizketak ere bertan behera uztea eskatu du alkateak.

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da estreinaldia, 19:00etan. Pasaiako eta Lezoko udalen ekimenez egin da ikus-entzunezkoa.

Urteurren biribila ospatzeko, egun osoko jaia prestatu du txarangak Antxon. Egun osoan zehar ez da musika faltako, eta 14:30ean Ibaiondon bazkalduko dute.

Hilaren 25etik 27ra bitartean barruti morea jai giroan murgilduko da, sanpedro txikiak ospatuko baitira.

Hilaren 25etik 27ra bitartean Antxoko sanfermin txikiak ospatuko dira, jarduera mordoarekin.

Herritar talde batek komunitatea abiatzeko lehen urratsa egin du jada. Lehen lan saioa ostegunean (hilaren 24an) izango da, 18:30ean, Antxon.

Aldundiak Lurraldebuseko hainbat lineatan aldaketak aurreikusi ditu urriaren 1etik aurrea, eta horietako hiruk Pasaiako mugikortasunari eragiten diote zuzenean.

Koalizioak adierazi du ebazpenean lau hilabete eman zaizkiola aldundiari 2011ko proiektua eguneratzeko eta trafiko astuna Pasaiatik eta Lezotik igaro ez dadin alternatibak aztertzeko.

Tecnalia zentro teknologikoak Pasaiako portuko operazioek eragindako soinu inpaktua simulatu eta ebaluatzeko sistema berritzaile bat garatuko du, hiru fasetan.

Martxa lasterkari antxotarrak 101 kilometroko proba bat jokatu zuen larunbatean Galizian. Hamargarren izan da sailkapenean, eta lehena master mailan.

Atzo 50 lagun inguru elkartu ziren Antxon energia komunitate bat sortzeko bidea hasteko. Bigarren saioa urriaren 8an izango da, 18:30ean.

Alderdi sozialistak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko.

Martxan da beste urte batez gazte, guraso eta familiei begirako zerbitzua. Lau barrutietako gaztelekuetan eta online eskainiko da zerbitzua.

Aldundiak eta udalak lau orduko lau ikastaro antolatu dituzte elkarte eta herritar taldeentzat, urritik abendura bitartean. Izen emateak irekita daude.

Donibaneko Ontziola hirugarren adinekoen zentro sozialeko taberna-jatetxearen kudeaketa lizitaziora atera da. Interesdunek proposamenak aurkez ditzakete jada.

Asteburuan sanfermin eta sanpedro txikiak ospatuko dira, eta jarduera batzuek eragina izango dute bi barrutietako trafikoan.

Badiaren inguruan bizi direnen argazki erraldoia egiteko deialdia egin dute Lezotik. Ostegunean (hilaren 24an) egingo dute, 19:00etan eta Lezoko plazan.