
Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Errioxara joango dira hilaren 27an eta 28an.

Azken egunotan argitara atera diren indarkeria matxistarekin lotutako auzien gainean udalaren kudeaketa jo mugan jarri dutela eta, agerraldia eskaini du Errenteriako Udalak. Biktimak erdian jartzera deitu du, eta mugimendu feministaren lana aitortu eta eskertu, "askoren erreferentziazko babesleku delako".

Markelen Irria eta Juneren Hegoak elkarteen aldeko Hegan eta Irriz Kroketa Jaia jaso du Karlos Saldise plazak.

Madrildik etorritako Olympia taldearen aurka jokatu zuten partida, eta 2-0 irabazi zuten norgehiagoka etxekoek.

HITZA Sagardo Egunean izan zen larunbatean, baina Aitziber Arnaiz herritarrak bere argazkiak helarazi dizkio hedabideari. Egin klik horiek ikusteko.

Ez hotz, ez bero. Epel. Hala laburbildu daiteke Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruek atzo Gipuzkoako Traineru Txapelketan egindako lana.

Intxixu jatetxeko Gurutze eta Koldo izan dira aurtengo omenduak, herriari egindako ekarpenarengatik.

Agerralda egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako auzo elkarteek Topoaren lurperatzea eskatzeko.

Nazka eta amorrua gainezka atera dira kalera Oreretako Mugimendu Feministak, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Bertsozale Elkarteak deituta dozenaka eta dozenaka lagun Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako sexu eraso, jazarpen eta eraso matxistak salatzera.

Iruñeko mobilizazioa euskararen pizkunde berrirako beste txinparta bat izango da, eta hura piztuta mantentzeko martxarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak, "minorizazioaren eta oldarraldiaren aurrean euskaraz bizitzeko behar ditugun baldintzak aldarrikatzera".

Hilabetero bezala, aisialdiko agenda osatua prestatu dute herritarrek ekainerako. Adin eta zaletasun guztientzako zer egina izango da.

Lezo Euskaragarri Ahalduntze Eskolako lehen saioa egingo dute bihar (hilak 2, asteartea) Kultura Aretoan.

Bidasoko eta Oarsoaldeko arte eszenikoen gida egin du OARSO BIDASOKO HITZA-k: Plazara Plazatik. Bertakoak izan eta euskarazko eskaintza duten sortzaileen topagunea hedabidearen webguneetan ikus daiteke.

Hondarribian bizi ziren lau emakume sorginkeriaz akusatu eta kartzelatu zituztela jorratuko du lanak; tartean, Maria de Illarra oiartzuarra.

Baxoa azterketak euskaraz pasatzearen aldeko sostengu mozioa zen bata. Bestea, foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren gainekoa.

Gizonen Gorengo Mailako taldeak jaitsiera ekiditeko kanporaketaren joaneko partida jokatuko du Arrasaten.

Hogei urte dituzten proiektu "estrategikoak" ez dituela egin salatu dute sozialistek eta ekiteko ezintasuna egotzi gobernu taldeari.

Luis Mari Moreno Urretabizkaia izango da aurtengo madalenetako omendua.

EH Bilduk Hezkuntza Saila Urmendiko kide izateko aukera egon dadin oinarri juridikoa lantzeko eskatu du. EH Bildu izan ezik, gainerako alderdiek kontra bozkatu dute.

Gaurtik igandera bitartean Meipiko jaiak egingo dira, eta ospakizunek eragina izango dute Donibaneko trafikoan.