
Bukatu da zortzigarren Pasaiako Dantza Festibala (PDF). Atzo egin ziren askotariko dantza espresioak kalean gozatzeko aroko azken emanaldiak.

Euskal jaiekin gozatzeko eguna da gaurkoa Lezon, festa eguna. HITZA herrien arteko desafioan eta sagardoaren festan izan da, bideo eta argazkiak biltzen.

Gora Herriak jaialdiaren azken eguna da gaurkoa. Askotariko ekitaldi eta ekintzak egin dituzte Donibanen, Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.

San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabidea koloreztatu dute Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduko kideek eta herritarrek elkarlanean.

Haserre eta batez ere indartsu hartu dute plaza gaur arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak, Amalatzek, Oreretako Bilgune Feministak eta Zirikak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eragile mordoak babestuta atera dira kalera eragile horiek azken asteetan udalerrian salatu diren indarkeria matxista bi auzien inguruko zurrunbiloak derrigortuta.

Bertako landareak berreskuratzea da lanen helburua, eta horretarako ari dira jardunean. Negu partean bertako espezieak landatzea aurreikusi dute.

EAG Etengabeko Arreta Guneak medikurik gabe ari direla salatu dute gaur goizean Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek.

Ikasleak Mikel Arruti alkatearekin eta Ingurumen teknikariarekin elkartu dira, eta Agenda 2030 lantzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Bihar bukatuko da Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia, azken eguneko jarduerekin. Bertan izango diren palestinarrei harrera instituzionala egin diete gaur goizean udaletxean.

Etxola formako apalategi urdin bat da, eta haur zein helduentzako liburuekin hornituko dute. Auzoko haur parkearen alboan dago liburutegia.

Euskal kooperatibismoa eraldatzen duten identitate berriak hitzaldia antolatu du TEKSek,

Azterketa egin ahal izateko, hitzordua eskatu behar da aurrez, telefonoz deituta.

Nexgraffeko Aitor eta Nestorren gidaritzapean, teknikak ikasi eta mural bat margotu zuten gazteek San Roke kalean.

Udal Euskaltegiak udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea ireki du. Eskolak hilaren 25etik uztailaren 24ra bitartean izango dira, 08:15etik 13:15era.

HAZek 140 tramite egiteko aukera eskaintzen du, baita udalekoak ez diren beste kudeaketa batzuk egiteko parada ere.

Hondarribia eta Donostia kaleetan jarri ditu kamerak udalak, "lurzoru publikoaren segurtasuna, irisgarritasuna eta banaketa egokia" bermatzeko.

Ibaitik gertu dauden berdeguneak garbitzen eta Oiartzun ibaiaren biodibertsitatea ezagutzen izan dira egunotan ikasleak.

Trintxerpen Musikaz Blai jaialdiaren barruan kalejirak egingo dituzte gaur eta igandean, eta Antxon Lizeo egunak barrutiko kaleak hartuko ditu bihar.

Egileak ikus-entzunezko streaming plataformen inguruko saiakera labur bat jaso du bere laugarren liburuan, eta barrutiko liburutegian egongo da hilaren 11n, 19:00etan.

"Ingurumenaren eta interes orokorraren defentsari" lotutako alegazioak direla zehaztu du talde ekologistak.