
Piztu Lezok Zubitxo Korkoi festa antolatu du larunbaterako. Dozenaka gazte elegante afaltzera joango dira, aurretik herria girotu ondoren.

Trintxerpeko Jai Batzordeak Karmenzin Jaiak egingo ditu hilaren 24an, egun osoz. Jarduera mordoa prestatu dituzte jaiez gozatzeko.

Antxoko Pasai Txarangak 70 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori nahiz txarangak osatutako ibilbidea eta historia herriarekin ospatuko dituzte hilaren 17an. Musika eta jai giroa ez dira faltako Antxon.

Urteurren biribila ospatzeko, egun osoko jaia prestatu du txarangak Antxon. Egun osoan zehar ez da musika faltako, eta 14:30ean Ibaiondon bazkalduko dute.

Hilaren 25etik 27ra bitartean barruti morea jai giroan murgilduko da, sanpedro txikiak ospatuko baitira.

Hilaren 25etik 27ra bitartean Antxoko sanfermin txikiak ospatuko dira, jarduera mordoarekin.

Santakrutzen azken egunean Artzain eta Inudeek desfilea egin dute. Ehunka partaide izan ditu, eta herria ederki asko girotu du.

Festen bigarren asteburuan pizgarri asko izango dituzte lezoarrek eta bisitariek. Esanguratsuenak, larunbateko castellers-ak; eta igandeko pilotako finalak nahiz Artzain eta Inudeak.

Uda bukatzeko plan ezin hobea dute San Pedron, asteburuan barruti moreko auzoko jaiak ospatuko baitira, jarduera mordoarekin.

600 lagun bildu dira Arrantzaleen eta Tartekoen bazkarian. Santakrutzen egun handiko klasiko bilakatu da belaunaldien arteko festa.

Hilaren 31ko ilunabarrean Euskal Herriko ohitura zaharrak ekarriko ditu berriz ere Bixi-Bixi elkarteak Donibanera, Gau Beltzarekin.

Asteburuan sanfermin eta sanpedro txikiak ospatuko dira, eta jarduera batzuek eragina izango dute bi barrutietako trafikoan.

Josetxo Etxandiren Oroimenezko 50. Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren atzo Goiko Plazako pilotalekuan, Josetxo Etxandi frontoian.

17:30ean hasita, hiru final jasoko ditu Koldobike Gezala pilotalekuak.

Atzo (ostirala) eta gaur (larunbata) atarikoak dituzte, eta hilaren 11 eta 12an gauzatuko dira egitarauaren barruko ekitaldi gehienak

Pasaiako Udalak, Antxoko Jai Batzordearen bitartez, 2026ko San Fermin Txikietarako kartel lehiaketa abiatu du. Irailaren 25etik 27ra izango dira Antxoko festa txikiak.

Aurtengo auzoko jaien gaineko balorazio "oso-oso positiboa" egin dute auzotarrek. Hiru egunez festa eta giro ona izan da nagusi.

Asteburu honetan, hilaren 14tik 16ra, Karrika auzoko jaiak antolatuko dituzte; aurten ez da idi demarik izango, baina azken urteotan egin ez duten erromeria berreskuratuko dute, 6etzi taldearen eskutik.

Elizalde Eskolako kideek brindisa egingo dute igandean (abuztuak 2), 20:00etan. Eskolako taberna jarriko dutela ere jakinarazi dute.

Donibaneko santioen egitarauaren barruan, San Juanen eta Orioren arteko desafioa egingo dute Santiago plazan hilaren 30eko arratsaldean.