Zientoka pirata txikik behar bezalako hasiera eman diete mendekosteei. Portua eta Gurutze Santuaren plaza, jendez eta festaz gainezka.
Uztailaren 4tik 8ra ospatuko diren jaiek kartela behar dute. Hilaren 31ra bitarte aurkeztu daitezke irudi proposamenak.
Zabarrek eta Maria Labaienek kaian lur hartuko dute 17:45ean. Une horretatik aurrera beste 32 ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.
Pasaiako Udalak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak atzo itxitako Pasaia Itsas Festibalaren gaineko balorazioa egin dute. Bisitari kopuruari dagokionez, "arrakastatsua" izan dela diote.
Herriko festen aroa irekiko dute Lezoko mendekosteek. Hilaren 17tik 19ra ospatuko dira, eta indartsu datoz, 32 jardueraz osatutako egitaraua eraiki baitu Jai Batzordeak.
Neurri murriztaileak izango dira jaialdiak iraun bitartean, "Pasaia bisitatzera etortzen direnen segurtasuna bermatu eta bisitarien eta pasaitarren arteko elkarbizitza ziurtatzeko".
Hilaren 24tik 26ra ospatuko dituzten jaietarako dena prest du Meipiko Jai Batzordeak. Egitarau zabala prestatu dute, adin tarte guztiei begirakoa.
Burusoilen Elkarteak burusoilen urteko eguna ospatuko du igande honetan. 12:00etan poteoa egingo dute herriko kaleetatik, Taupada Batukada lagun. 18:00etatik 20:30era, Oihan Vega DJak Zumardia girotuko du.
Haurrek emango diete hasiera hilaren 24an abiatuko dituzten jaiei. Txupina nork botako duen aukeratzeko hautagaitzak aurkeztu beharko dira, marrazki bat eginez.
Igande honetan bilduko dira antxotarrak 2024ko sanferminetako egitaraua prestatzen jarraitzeko.
Euritsua, baina oparoa. Horrelakoa izan zen larunbateko Oreretako Sagardo Eguna. Edalontzia erosi zutenak zozketa batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Egunari buruz jakin beharreko guztiekin orrialde bereziak egin ditu HITZAk gaurko astekarian. Horiek eskuratzeko aukera, hemen.
Datorren ostegunean (hilak 25) egingo dute lehen bilera, arratsaldean. Trintxerpetar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.