
Urriaren 16an rockaren festa handia Antxon sortu berri den jaialdiarekin. Barrutiaren eta herriaren historiari keinua da musika latzaren zaleen topagunea.

Donibanetik ospitaleetara doan lineak ohiko ibilbidea mantenduko du, baina E07 eta E09 lineen murrizketak ere bertan behera uztea eskatu du alkateak.

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da estreinaldia, 19:00etan. Pasaiako eta Lezoko udalen ekimenez egin da ikus-entzunezkoa.

Urteurren biribila ospatzeko, egun osoko jaia prestatu du txarangak Antxon. Egun osoan zehar ez da musika faltako, eta 14:30ean Ibaiondon bazkalduko dute.

Hilaren 25etik 27ra bitartean barruti morea jai giroan murgilduko da, sanpedro txikiak ospatuko baitira.

Hilaren 25etik 27ra bitartean Antxoko sanfermin txikiak ospatuko dira, jarduera mordoarekin.

Herritar talde batek komunitatea abiatzeko lehen urratsa egin du jada. Lehen lan saioa ostegunean (hilaren 24an) izango da, 18:30ean, Antxon.

Aldundiak Lurraldebuseko hainbat lineatan aldaketak aurreikusi ditu urriaren 1etik aurrea, eta horietako hiruk Pasaiako mugikortasunari eragiten diote zuzenean.

Koalizioak adierazi du ebazpenean lau hilabete eman zaizkiola aldundiari 2011ko proiektua eguneratzeko eta trafiko astuna Pasaiatik eta Lezotik igaro ez dadin alternatibak aztertzeko.

Escuderia Jaizkibelek antolatuta, asteburuan Jaizkibelgo Igoeraren 48. ekitaldia jokatuko da. Bihar ibilgailuak ikusgai egongo dira Errenteria-Oreretako Touring hiribidean. Etzi lasterketen txanda, 08:30etik aurrera.

Atzo 50 lagun inguru elkartu ziren Antxon energia komunitate bat sortzeko bidea hasteko. Bigarren saioa urriaren 8an izango da, 18:30ean.

Alderdi sozialistak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko.

Martxan da beste urte batez gazte, guraso eta familiei begirako zerbitzua. Lau barrutietako gaztelekuetan eta online eskainiko da zerbitzua.

Aldundiak eta udalak lau orduko lau ikastaro antolatu dituzte elkarte eta herritar taldeentzat, urritik abendura bitartean. Izen emateak irekita daude.

Donibaneko Ontziola hirugarren adinekoen zentro sozialeko taberna-jatetxearen kudeaketa lizitaziora atera da. Interesdunek proposamenak aurkez ditzakete jada.

Asteburuan sanfermin eta sanpedro txikiak ospatuko dira, eta jarduera batzuek eragina izango dute bi barrutietako trafikoan.

Badiaren inguruan bizi direnen argazki erraldoia egiteko deialdia egin dute Lezotik. Ostegunean (hilaren 24an) egingo dute, 19:00etan eta Lezoko plazan.

Loreto Osa udal bozeramaileak eta Felix Urkola diputatuak lan bilera egin dute, eta aldundiak konpromisoa hartu du lau hilabeteko epean alternatiben azterketa egiteko.

Lasterketak igandean jokatuko dira, eta Jaizkibelera doan GI-3440 errepidea itxita egongo da lehiaketak irauten duen bitartean.