Erakusketak

Santakrutzen trenera igotzeko bigarren aukera

Festen bigarren asteburuan pizgarri asko izango dituzte lezoarrek eta bisitariek. Esanguratsuenak, larunbateko castellers-ak; eta igandeko pilotako finalak nahiz Artzain eta Inudeak.

JAIZKIBELGO IGOERA

Bihurgune artean emandako lekukoa

Askotan parte hartu dute Jaizkibelgo Igoeran Patxi eta Aitor Hoyos aita-semeek. Aitak 35 urte inguru eman ditu rallyen munduan, eta 2012tik haren bolantea darama semeak.

Herritarren zaintzarako aterpea

Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek bazterkeria egoeran edota arriskuan dauden pertsonentzako Eguneko Arreta Zentroa jarri dute martxan. Zerbitzua erabilgarri dago, baina inaugurazioa udazkenean egingo dute.

Uhin txikienak ere handi

Atlantikaldiak, eguraldia lagun abiatu du hamahirugarrena. Aurtengoan ere, kultura, musika eta aniztasuna, erruz.

Batzar Nagusiek porturako sarbide zuzenak aztertuko dituzte

Teo Alberro alkateak baikor baloratu du erabakia, eta adierazi du portuak ezin duela jarraitu herritarren mugikortasuna eta bizi kalitatea baldintzatzen.

E05 Lineako gidari bat eraso dutela salatu du LABek

Errenteria-Oreretan izan da erasoa, Beraungo anbulatorioaren parean zehazki, sindikatuak jakinarazi duenez.

Atlantikaldiaren uhinak hasi dira zabaltzen

Uhinak lelopean gaur hasiko da Atlantikaldia eta igandera arte kultura eta batez ere musika erruz gozatzeko aukera izango da.

Parketarrak-ek Pasaiako parkeak hartuko ditu berriro

Egitasmoa 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familiei begirakoa da, eta helburua da kalean eta parkeetan euskaraz jolasteko eta harremanak euskaraz egiteko aukerak eskaintzea.

Hamar herrialdek egin dute topo Doneztebe plazan

50. urteurreneko egitarauaren barruan kokatutako kultura aniztasunaren festa ospatu du Elizaldek. Musika eta jatekoa izan dira nagusi.

Azken egunak Pasaiako Udal Euskaltegian izena emateko

Zentroko arduradunek adierazi dute matrikulazio epea azken txanpan sartu dela. Eskolak hilaren 24an hasiko dira.

Hilaren 23an, odola emateko aukera Lezon

Aurrez txanda hartuta, 17:30etik 21:00ak bitartean eman ahal izango da odola anbulatorioan.

Aurrekontuak desegoki kudeatzea egotzi dio Lezoko EAJk gobernu taldeari

2025eko udal aurrekontuaren araberako inbertsioen exekuzioa %52,56koa izan zela deitoratu du alderdi jeltzaleak.

Osasunaren alde bilduko dira berriz ere

Abuztuaren 21eko portuko dutearen harira sortutako herri mugimenduak batzar irekia egingo du gaur (hilak 17, osteguna) 19:00etan.

Jolasean jardunaldiak, Kroma elkartearen eskutik

Jolasaren eta artisau jostailuaren jardunaldiak antolatu ditu beste urte batez Kroma Artisau Elkarteak.

Txistularien umorezko kontzerturako gonbidapenak, ostiraletik aurrera

Udal Txistulari taldeak, hainbat musikarik eta Bea Larrañaga clown pailazoak haurrei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute.

Mugikortasun astearen barruan, scape rooma

Mugikortasun astearen barruan, 27 bizikleten doako ikuskapena eta  Misterioa Topo Expresean scape room esperientzia eramango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak Errenteria-Oreretara eta Oiartzunera.

AEKn euskara ikasteko diru laguntza berriak emango ditu udalak

Euskara ikastea "erosoa" izateko, matrikularen hasierako ordainketaren %50eko diru laguntzak emango ditu, eta klaseen gehiengora joaten diren ikasleek eta gurasoek zein aiton-amonek ere laguntzak izango dituzte. Datozen urteetan herrian 196 euskaldun berri izatea da helburua, uneotako euskararen larrialdi linguistikoari aurre egiteko.

Beraungo kirol taldeen biltegiratze eta erabilera guneak berrantolatu ditu udalak

Errenteriako Udalak Mikel Odriozolaren estadioan eta Beraungo futbol zelaian kirol klubei zuzendutako espazioen edukiera eta antolaketa hobetzeko jarduera burutu berri du.

Aisia eta harremanak euskaraz, Kuadrillategin eta Faktorian

Gazteei begirako bi egitasmoetan izena emateko epea zabalik da. Urriaren 2an hasiko dira saioekin.

Gorka eta Jon Telletxea anaien senideak, eskertuta

Garagaztaño festa egin dute Gaztañoko bi bizilagunen omenez. Familiak esker ona adierazi die antolatzaile, parte hartzaile eta boluntarioei.

Gehiago